sábado, 23 de marzo de 2013

Allées Boufflers pasealekua

Allées Boufflers pasealekua Baionan kokatzen da, Baionako gune oso erakargarri batean,  Aturri ibaiaren parean kokatzen da, Alde Zaharraren sarreran eta ibaiaren bestaldean dagoen Baiona hiriko beste zatiaren aurrean.  
Esan genezake, ez dagoela behar bezala erabilia, Baionako gune askotan gertatzen den moduan, estali gabeko parking ikaragarri batez okupatua dago, lekuaren ezaugarriak erakusten ez dituena.
Gunea aztertu ondoren, bertako zenbait ardatz eta ezaugarri erabili dira, gune erakargarri honen interbentziorako, betiere ikuspegiak azpimarratuz eta ibaiaren marearen gorabeherak kontuan izanda.
Gunea plataforma desberdinez osatuko da, maila desberdinetan kokatuko direnak eta aldi berean, gune desberdinak sortuz, jatorritik dagoen luzetara ardatza nolabait mantenduz. Ibaia gunean ere presentzia izango du.

Gunearen axonometria:
Luzetarako ebaketa:
Zeharkako ebaketak:

Gunearen zati desberdinen xehetasunak:


Eraikinen barne banaketa zehaztuak:


Allées Boufflers _ taldekako ikerketa lana

Aukeratutako hitza -> JASANGARRITASUNA
                               MALGUTASUNA
                               HIRI-ALTZARIAK

Jasangarritasun eta malgutasun hitzak sakon aztertu genituen hasiera batean, hauen azpi-taldeak bilatuz eta azkenean bien arteko erlazio moduan nolabait, gizakiaren beharrak asetu behar zutela pentsatu genuen, erabiltzailearen ikuspuntatik aztertzea oinarrizkoa aurkitu genuen. Gure proiektuan, pixkanaka baztertuz joan den gunean jendearen parte-hartzea sustatzeko.

Pertsona bakoitzak behar batzuk ditu eta pertsonen ezaugarrien azpi-taldeak ere izendatu genituen, jakinda gure ondorioa bakoitzari moldatu beharko zitzaiola malgutasunaren bitartez.

Ondorio moduan, agian orain arte egin ez den hiri-altzarien hausnarketa sakonago baten beharra dago, esan bezala, malgutasuna eta jasangarritasuna eta bertatik aterako ondorio guztiak kontuan izanda, honako hau izan daiteke pertsonen parte-hartzea sustatzeko gakoa.


Nolakoa izan daiteke hiri-altzari malgu eta jasangarria ?

Gure hausnaketarekin harremana izan dezaketen zenbait bideo aurkitu ditugu:

_ "Un joc en un lloc"
   Universitat Internacional de Catalunya (Bartzelona) 
   Taller Vertical ´08




"Presiona el botón rojo y mira lo que pasa"
   TNT _ Telebistako iragarkia




"SIN PaUTA"
   
   http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=NlyowGzjG4c



lunes, 14 de mayo de 2012

Azken ematearen lamina


OMNI-aren azken lur hartzea


Proiektu honek, Gasteizko alde zaharreko egoera, sozial, ekonomiko zein fisiko atzerakoiari buelta ematea du helburu, gunea Gasteizko bihotza izanik, garai batean zuen dinamismoa berreskuratzeko asmoarekin. Horren harira, dekadentzia hori aztertu beharra ikusi dugu, nolakotasunean ez ezik, zergatietan ere fijatuz. Beraz, hor hasi da gure lana, gunea ezagutu, eta gertatzen denaz ohartzen.

Era horretara, konturatu gara, Gasteizko alde zaharra, gune zentral eta dinamikoa izatetik, ghetto itxurako eremu baztertua izatera pasa dela, estankatua dagoena eta bertako jendearen estatus soziala zeharo jaitsiz doala. Bilakaera horrek, Gasteizko hiriaren hazkuntza fisiko erraldoiarekin zerikusi estua du. Hiria, eraztun eran hai da eta hala hasten jarraitzen du. Hazkuntza horretan, gune dinamikoen zentzua eraztunetik eraztunerako botere paso antzeko bat izan dela ikusi dugu, egun, eraztun berde zirkundanteak akaparatzen duelarik dinamismo gehiena.




Gure asmoa, egoera horri buelta ematea izan da, eraztun eran noski. Hau da, barrutik kanporako joera, kanpotik barrurako jokamolde bilakatzea. Proiektua baina, hein handi batean arkitektonikoa izan behar duela oharturik, emandako orubean, eraztun berri bat planteatzera behartuak ikusi gara, eraikin- eraztuna hain zuzen. Alde zaharreko espazio publiko librea murriztua izanik, dagoena errespetatu eta bera potentziatuko duena. Horretarako, zorua ahalik eta gutxien ukituko duen eraikina behar du izan, atentzioa deituko duen oztoporik sortuko gabe. Ibilbide bat alegia, markatua baina indeterminatua aldi berean, bakoitzak behar duen eran erabiltzeko prestatua egongo dena.





Alde zaharrera begira egongo da eraikina, baina kanpokoentzat ere balioko du, hiriko gainontzeko zentro zibikoen konplementagarri  eta buru izango da. Bertan, kultura, aisia, zein osasunari lotutako jarduerak burutu ahalko dira.
Baldintza horiek guztiak, burutapenak eta beste hainbeste ardura batuta, mapa kontzeptuala sortu da, orden bat markatzeko saiakera eginik, helburuak finkatu eta eraikinaren, eta hortaz eraztunaren, nolakotasuna zehaztu eta finkatuko duena.




Hobeto ikusteko ... http://prezi.com/r4k2ac4zypd_/my-first-prezi/ 

Hasierako ideia, ibilbidea sortzearena izan da, inguruko fluxuek galdua duten erritmoa bizkortuz. Hori, solairu ezberdinak, jardueren arabera batzearen bitartez lortzea izan da helburua, eta emaitza, 2 solairuko eraikina da, 2. solairuko estalkia, kanpoaldearekin harremanetan, 3. solairu bat bailitzan erabiliko delarik.


Horretarako, estua izango da eraikina, suge itxurakoa, suge baten eran, eraztunez osatua eta hodi baten barruan mugituko bailitzan, sentsazioekin jokatuko duena. Sentsazioak, argi itzalekin kontrolatuak, baita handitasun eta txikitasunarekin ere, horretarako enbolbentearen azal bikoitzaz eta barne espazio jarraiaz baliatuz.


Azala bikoitza izango dela aprobetxaturik, ertzetan argi jokoa sortuko da eta, aldi berean, behealdean klimatizazioarako leku aproposa sortuko da, era horretara, eraikinaren ongizatea bermatuko da eraztunaren ideiaz baliatuz.






Barne espazioa esan bezala jarraitua izango da, baina kontrolpean izateko oztopatua eta handitasun batean, polibalentzia onartuko duena, baina finkoa.

-1. solairuan, kaletik gertuen eta pasozko gunea dela ulertuta, erakusketa, gela, erabilera anitzerako gelak eta auditorioa kokatu dira.

-2.nean, eta espazio publiko nagusienera irekita, intemitate apur bat izateko, gimnasioa kokatuko da. Bai eta, liburutegia eta mediateka ere, patioz eta hortaz zuhaitzez inguratua dagoela kontuan izanda eta pasozko gunetik aldendua dagoela kontsideraturik, gune lasaiena izango delarik.

-Azkenik, estalkian, kanpoaldearekin harremantan, Spa eta ingerileku eremuak kokatu dira, klima bat edo bestea dela ere, uneoro, kanpoan zein barruan erabili ahal izateko diseinatuak.

1- Sarrera gunea 2- Terraza 3- Auditoria 4-Taberna 5- Erakusketa gunea 6- Erabilera anitzetako gelak 7- Kirol- ikasgela  8-Gimnasioa 9- Aldagelak 10- Ikasteko gunea 11- Ikasketa gelak 12- Mediateka 13- Liburutegia 14- Igerilekua 15-Spa 









Gainera, eremuak barrura begirakoak izango dira, baina kanpoan planteatutako eta alde zaharrean urria den naturaz harreman bisual zuzena izango dute, zuhaitzen kopetararako zuzeneko ikuspegia izango dutelarik. Hiru patio sortuko dira, altueran desberdinekin, eta honek, jendearen ikuspuntuarekin jokatu du, sentsazio desberdinak eraginez.






Eraikinak Gasteizko Alde Zaharreko tontorrean lur hartu duen omni baten antza dauka. Bolumetri malguekin eta oztoporik sortu gabe, airean flotatzen egongo balitz bezala. Sentsazio hau mantentu nahiaz zuhaitz antzera zutabe lerden batzuk kokatu dira, elkar guneak sortuz eta puntu kritikoenetan apoio arinak kokatuz.


Esan bezala espazio publikoari dagokionez, 3 patio nagusi sortu dira zuhaitz handiz hornituta, Alde Zaharrean ez dagoen kutsu berdea berreskuratuz. Gainera, gure eraikina beirazkoa denez, bioklimatikari dagokionez eguzki-izpiengatiko kontrola sortuko dute.


Zapatak aprobetxaturik espazio publikoari gehigarri bat emango diogu gurutze-gunetan (zutabeak dauden guneetan) altzatu egingo dira, elkar-guneak eginez eta altuera joku polit bat sortuz.








lunes, 30 de abril de 2012

OMNI-a garatzen ...

Gure proiektua aurrera eramanez, Gasteizko tontorrean omni baten antzera lur hartu duen eraikina da honakoa. Aurreko lauhilabeteko proiektuaren eraztunari  buelta emanez eta baita Gasteiz-eko garapena ikusita, eraztun berri bat sortzea izan dugu abiapuntu. Tontorrean kokatzen denez, erreferente argia izango den eraikina sortu dugu, inolako oztoporik sortuz. 


Espazio publiko osoa libre utzi da (gerora proiektatu behar duguna), Alde Zaharrean galtzen doan espazio publikoa erabat berreskuratuz. Gure omniak bertan zenbait euskarri izango ditu, betiere espazio horri onurak eskainiz. 


Eraikin guztian, espazio publikoan bezala, ibilbide bat sortu da, jarraitasuna emanez. Bi sarrera guneek ibilbide hau ahalbidetuko dute, horretarako fluxuak aztertuz kokatu dira. Komunikabideak eskailera mekanikoez egin dira, puntu baten elbarrituentzat igogailu bat kokatuz. Fluxu hauekin batera, espazio estuak sortu dira, (suge baten itxura aztertu, eraztun bat) erabiliraren arabera zenbait gunetan zabalduz


Barne banaketan aurreko sarreratan esan bezala, nolabaiteko askatasunez jokatu dugu. Ibilbidea ez eteten saiatu gara, aldiz, ibilbidea bera kontrolpean izatea aukeratu dugu, horretarako oztopoak jarriz, sentsazioekin jokatuz. Sentsazioen harira, gerora junta eta argi artifiziala izango diren eta fluxuen nondik norakoak adieraziko dituzten lerro jarriak marrazten saiatu gara. Fatxada librea izatera behartuta geuden, bertan sortu nahi genuen konposizioagatik eta 



Lehen oinean kokatzen diren jarduerak :
_ Erakusketa
_ Erabilera anitzetako gelak
_ Auditorioa (2 altuera)
_ Kafetegia 
_ 3 komun




Bigarren oinean kokatzen diren jarduerak :
_ Aldagelak
_ Gimnasioa
_ Sauna
_ Liburutegi + Mediateka
_ Auditorioa (2 altuera)




Bigarren oinean kokatzen diren jarduerak :
_ Aldagelak
_ Spa
_ Igerilekua
_ Solarium-a



                                                                  EGITURA


Egitura eraikinaren formarekin bat etorri behar da, beraz, gure proiektuaren oinarrizko ezaugarrietako bat da. Eraztunez osatuta dagoen suge batez osatua dago, eraztun hauek bata bestearekin arriostratuz. Solairu bakoitza bere eraztun independienteez osatua egongo da, auditorioa izan ezik, hau altuera bikoitzekoa denez eta gainera, goian spa kokatzen denez, eraztun oso batez egin da. Eraztun hauek meheak izango dira, gerora hauek izango baitira fatxadaren konposizioa sortuko dutenak. Altzairuzkoak izango dira, kanpoko beirazko azalarekin bat egingo duenez, momentu oro, barne eta kanpo harreman estua izanez. 





Kanpo itxura barnekoarekin bat dator, jarraitasunari dagokionez. 

Hiru patioa sortuko dira eta hauek Alde Zaharrean urria den berdegunea berreskuratzeko eremu izango dira, lehen aipatu bezala, eraztun berdea gune hortara eramanez. Bai eraikinetik, baita espazio publikotik ere, une oro naturarekin kontaktu zuzena izango dugu. 


Argiei aurre egiteko hankak, zuhaitzen enborrekin bat etorriko dira, bata besteekin ezkutatuz.


Esan bezala, argiek eta juntek fluxuak argi utziko dituzte. Eraikin honek bigarren azal bat izango du, sartzen den argitasuna kontrolpean izateko asmoz eta zenbait erabileren lagungarri izateko. 



lunes, 16 de abril de 2012

Mansilla + Tuñon arkitektoak

Emilio Tuñón (Madril, 1958) eta Luis Moreno Mansilla (Madril, 1959-2012) arkitektoen azken urteotako lanetan eskala urbanoak eta hábitat-aren arazoak presentzia handia hartu dute. Hurrengo bi proiektuak haiendako oinarrizkoak diren 2 baldintza betetzen dituzte:
   _ Ingurunean eraikinaren integrazioa
   _ Eraikitakoa paisaiaren jarraipena da, "bigarren natura" baten 
     antzera

                                                                                    Villa_08  (Nanjing)






                                                                             Ilídio Pinho fundazioa





Arkitekto hauen lanak harreman zuzena dute orain gabiltzan gure proiektuarekin, gure interbentzioak forma naturalak erabiltzen baititu, "eraztun berde" baten antzera. Lerro zuzenen eta kurben arteko jolas bat sortzen dugu, barne banaketan baita ere ondorioak izango dituena. Behin eraikinera sartzean, pixkana gauzak ezagutuz zoaz, ibilbide bat sortuz, horrek sortzen duen intrigarekin batera.