lunes, 12 de septiembre de 2011

Janaria_Hiria_Sarea_Pasaia

La comida es invisible  Produkzio kopurua eta modua, jatorria eta ibilbidea ... ez dakigun gauza asko daude eta beraz ez dugu guztiz kontrolatzen gure eguneroko bizitzetan hain gauza arrunta dena, janaria. Hau bezala beste gauza asko, petroleo eta bere erabilerak adibidez. Bizimodu honetan automatikoki egiten ditugu gauza asko eta argi ikusten ez diren oinarriak daude guzti honen atzean, baina betidanik erakutsi digute gauza bera, zergaitik aldatu? Boterea haien esku duten enpresak eskaintzen dizkiguten produktu lausotuak dira, baina ez ditugu ezagutzen dituzten ondorioak, inguru-giroan (gas kutsakorrak adibidez) eta baita bizitza sozialean (batzuen boterea soilik eta langile autonomoen desagertzea) ere. Hau dena ez du inorrek salatzen, beraz, ez du inoiz serioski hartuko eta soka tentsatzen joango da apurtu arte eta azkenean ez dugu soluziorik aurkituko; espezieak galtzen doazen moduan, gure bizitzetan oinarrizko gauzak ere galduko dira. JANARIA

La alimentacion, una "nueva"
forma de ver la ciudad  Ez zaigu hain arraroa egiten hiri baten bertan ortu bat ikustea, "ortu urbano" eta Amsterdam-n are gutxiago, bertan garatu den "Proeftuin Amsterdam" adibide eta errebindikazio argia baita. Egun produkzioarekin eta bere inguruan dagoen arazoa txikitatik erakutsi behar da eta soluzioa aurkitzen saiatu eta horretarako egun da. Norberaren autoprodukzioa eta elikadura iraunkor baten aldeko oinarriak garbi utzi behar dira eta honelako mugimenduak eta hauen jarduerak oso egokiak dira. HIRIA

Ecoaldeas frente a la cuidad electrica Komunitate hauek baita ere autoprodukzioaren aldekoak dira, baina inondik ere ez dute aparte utziko denborak eman dizkigun aurrerapenak autoprodukzio hori are hobeagoa izateko. Betiere natura errespetatuz eta gizakion ondorioez guztiz kontziente izanik. SAREA

Una construccion cultural Pasaia eta natura sinonimoak ez direla argi gelditu behar da.  Sentsazio desberdinak sortzen dute pasaia eta indibiduoan duten eraginak. Pasaia moldeaturik dago (gizakion ikuspegiaz edota eskuez), oinarri moduan natura izanda. Pasai bakoitzak bere jatorria definitzen du gehienetan, toki bakoitzari bere kutsu personala emanez. PAISAIA

Lau irakurketa hauen arteko lotura kate baten moduan planteatu dut, bata bestearen atzetik eta bata batearen ondorioa...
__ JANARIA HIRIAN barne sartzean (edo kanpo ere egon daiteke "ecoaldea"-k), SARE berri bat sortuko da eta hau gure PAISAI berri bat sortu ahal izango du __

PrimaverA, VeranO, OtoñO, InviernO ... PRIMAVERA



PASAIA eta NATURA, hori da aurten edo gutxienez hasieran lantzen/desberdintzen saiatuko garen bi gaiak. Aurreko urteetan noizbait sakondu dugu gai hauetan, baina badirudi askotan automatikoki biak batzen ditugula...

Horretarako aurreko astean "Primavera, Verano, Otoño, Invierno... Primavera" pelikula ikusi genuen. Ikaragarrizko pasaiaz gozatzeko aukera ematen du eta urtean zehar naturak sortzen dituen aldaketak argi eta garbi erakusten ditu. Inoiz gelditzen ez den errobera baten modura lantzen ditu pelikula honek urtaroak eta izenburuan bertan azpimarratzen du. Urtaro bakoitzak sentsazio desberdinak sortuko ditu norberan eta horrek bultzatuko gaitu pasaiaz dugun ikuspegia sortzen eta baita ere bizitzaren aspektu desberdinak ezagutzen. Pelikula hau leku bakar batean garatzen da, aldaketak are gehiago azpimarratuz, eta badirudi sentsazioak ere modu argiago batean bizitzen direla. Bertan bizi direnak, ikuspegi bat izango dute eta haien bizitza horren inguruan biratzen da eta ez dute ezagutuko inguru horretatik at dagoena, baina bertatik zerbait aldentzean (pelikularen amaieran mendi tontorrera igotzean) ikuspegia bestelakoa izan daiteke.
SENTSAZIO eta PAISAIAren artean nolabaiteko lotura bilatu daiteke...

Dauzkagun sentsazioak eta sentimenduak gure ikuspegia moldatzen dute, betidanik bizimodu bat eramaten dugu, gure jatorria erraz definitzen duena. Pasaia horrelakoa izan daiteke, gure kulturaren adibide izan daiteke eta gure bizimoduak bertan izan dituen eraginen erakusle argia...

Zer ESPERO / NAHI dugu kurtso berri honetan?


Modu on bat izan daiteke, hasteko, gure hurrengo urte hau argi eta garbi planteatzea...

Dagoeneko 4.mailan gaude eta gutxinaka gerturatzen goaz hainbesteko beldurra diogun amaiera horreri eta guretzako berria izango den lan mundu handi horretan murgiltzen hasteko...

Horretarako eman ditugu pasa ditugun 3 urte hauek eta falta zaizkigun beste horrenbeste, urtero beldur berdinakin eta ia itsu hasi ditugun urteak... Gogotsu, baina urduri, batzuk besteak baino gehiago baina denak ideia antzekoekin eta aurten suposatzen dut ez direla askorik aldatuko...

Beti buruan dugu garatzen gabiltzen gure arkitektu ikuspegia oraindik gehiago zabaltzea, gero eta erraztasun handiagoz erabili ahal izateko. Hau dena banaka, binaka, taldeka... edonola lantzen bere alde onak izango ditu eta guretzako erabilgarria izan da. Beti izan behar dugu ikasten eta ezagutzen segitzeko grina hori...

LABURTZEN... gure etorkizunean erabilgarri izango diren oinarrizko ezagutzak sendotzea dut helburu eta gutxinaka errealistagoak diren proiektuak lantzea. Jendearekin elkarlanean (taldekako lanetan) eta disziplina desberdinak parekatuz (hirigintzarekin batera lan egitea) modu on bat izan daiteke denen onurarako ikuspegi desberdinak erakustea (blog-n bidez).