martes, 20 de diciembre de 2011

Mega egitura garatu .... .....Kuboak sartuz ...


Aurrera goazen heinean, ibilbide orokorra behin finkatuta dagoela, gure genuan zentratu gara. Ibilbide osoan zehar, ibaian inguruan gabiltza eta ibaia eteten den momentuan "YOU PICK gunea" garatuko da... 

Gune honetan mega-egitura handi bat sortuko da, ibilbide naturala barrean igaroko da. Ibilbide osoan zehar ikasitako dena bertan praktikan jarriko da, horretarako jarduera desberdinak egingo dira.

Kanpoko natura, zuhaitzak ,adibidez, barnera sartuko dira tratamendua aldatuz, kanpoko erreferentziazko zuhaitzak barnean fruta arbolak izango dira, betiere You Pick lantzeko.

Bi estalki mota daude, mugikorrak eta finkoan:
     _ FINKOAK sukalde + jantoki
                             biltegi + nekazal lurrak
_ MUGIKORRAK  ikasgela
                         merkatua
Sukaldeak tximinia ateratzeko beharra duenez, estalki desberdina egitera behartu gaitu.

Mega egituraren barnean, kuboak sartuko dira, altzariak izango balira moduan, hauek bai finkoak izango dira, ibilbidearekin bat, bisitariari egonaldi ezinhobea aurkezteko.

Eraikin desberdinak proposatu dira, jarduera desberdinak garatzeko                 ---> YOU PICK

_ IKASGELA landa-lurrak landatzeko beharrezkoak diren jakintzak lortzea.    
     Kanporanzko ikuspegia dago luzetarako leihaterekin, baina baita fatxada guztiz zabaldu daitekeelako.
_ BILTEGIA nekazal lurra ibilbidean bertan izateko aukera eta ikasgelarekin          
   harreman zuzena izateko eta praktikan bertan egiteko.
_ SUKALDE + JANTOKIA lurretatik lortutako produktua lantzeko eta gero jateko.
_ MERKATUA sukaldatu diren produktuak saltzeko edota nekazal-lurretatik zuzenean produktuak saltzeko. Harreman zuzena du aurreko moduloarekin.

Eraikinen itxitura egurrezkoa izango da, mega-egiturarekin kontrastea eginez eta naturarekiin harremana mantenduz. Ibildea bertatik pasatzean, eraikinaren barneko jarduerak ikus ahal izango dira bertan dauden luzatarako leihateei esker. Bestalde, biltegiak guztiz itxiak dira barneko produktua ondo babesteko.

Kanpo-barne harremanak sendotzeko fatxada mugikorrak kokatu dira nahi den momentu denetan zabaltzeko eta naturarekin harreman zuzena lortzeko.


Altzaeran ikus daiteke gunera heltzen goazen bitartean zuhaitzak erreferentzia-puntu handiagoa izango dira eta bertara heltzean, gunearen ikuspegi zabala izango dugu.

Mega-egitura polikarbonatoz eta altzairuz egina dago, ahal den moduan ahal den arinena egiteko nahiarekin.

Estalki mugikor eta finkoen barnean modulo desberdinak kokatuko dira. Estalki finkoak erdian zutabe baten beharra izan dute, estetikoki ikusten den bezala, estalki desberdina dute, bata bestea baino ahulago da eta errefortsu bat beharrezkoa da.

Kuboen egitura egurrezkoa izango da, portiko bat eginez eta gainean itxitura kokatuz, guztiz ekologikoa eta eraiki erraza. Inguruko herrien tipologia jarraituz estalko maldadunak egingo dira.


( ... atzoko zuzenketaren ondoren, garapenarekin jarraituko dugu, gure proiektua guztiz finkatzeko ...)

domingo, 11 de diciembre de 2011

.... garapena ....

Orain dela pare bat aste egindako garapenarena ...


... jardueren arteko harremana, kokapena, ebaketak, mega-egituraren funtzionamendua, landareria, ekipamenduaren barne-banaketa eta honen eraikuntza metodoa ...


... orain garapen honen zuzenketarekin lanean eta aurrerako bidean gaude !

sábado, 3 de diciembre de 2011

Txakoli Ibilbidea



Araitur erakundeari esker, Aiarako Harana  eta Goi Nerbioia (Araba) ezagutu ahal izango dugu "Txakoli Ibilbidea" -ren bitartez, "Txakoliabentura" modura... 

Naturaz inguratuta eta kirol desberdinak praktikatu ezagutuko dugu ingurune hau, kulturaz, turismo aktiboiaz eta betiere, naturaz ingurutatik, gozatuko dugu. Edozeinendako egokia den gunea, ibilbide osoan gune desberdinak egongo dira, mota askotako jarduerak eskainiz: upategiak, aterpetxeak, kirola egiteko guneak, bainuetxeak....mota guztietako turistentzat, bai heldu bai umeentzat ere. Sorpresaz beteriko gune interesgarria....


Establezimenduen kalitate eta berezitasunak ez gaituzte ez hotz ez bero utziko...txakolinaren kulturan murgil gaitezen eta ibilbidearen txoko bakoitzean ardo honen sekretuak erakutsiko digute.
Getari inguruko txakolinaz gain, badaude bestelakoak ere, ibilbide entretenigarri honi esker ezagutuko ditugunak. 

Gurasoak txakoli eskaintza zabala probatzen duten bitartean, umeak inguruetan korriketa edota baita mosto-dastaketa egiteko aukera izango dute....familian edota lagunartean momentu onak izateko aukera ezinhobea !!