viernes, 30 de marzo de 2012

Proiektuaren analisi azkarra

Proiektuarekin aurrera goazela, hasierako analisi sakon bat egitea proposatu zen, era berean azkarra izan behar zena. Horretarako Sevillako irakasleek proposatutako azterlana egin genuen...

Geru kasuan, zeuden baldintzetatik hasi giñen, bertan orain daude aspektu ugari aztertuz eta gerora gure helburutako batzuk markatu genituen. Hauekin batera gure gunean interbenitzeko lehenengo forma eta pausuak aztertu genituen.

Influentzi bilaketa bat egin genuen, gure hasierako ideiekin batera zihoazen adibideak lortuz.


Azkenengo eskeman ikusi daitekeen moduan, hiru maila aukeratu dugu gure interbentziorako, gure eskemarekin bat datorrena. Tarteko maila espazio publikoa izango litzateko goi eta behe mailekin batera, Alde Zaharraren tontorren espazio publikoari ahal den kutsu gehiena ateratzeko ....

domingo, 18 de marzo de 2012

Proiektuaren programa kuestionatzen/finkatzen...


Oraingo honetan erabileren inguruan jardungo gara, pixkanaka gunean aurkituko diren aktibitate desberdinen arteko harremanak lantzen joateko. Eskainitako programa guztiak kuestionatuko ditugu, ea ezinbestekoak diren gure gunerako eta ezin bestekoak izanez gero ea nolakoak izango diren ... Gainera, gure kasuan, hasiera batean planteatuko ideia mantenduz, hau da, espazio publikoak espazio publiko gisa funtziona dezan, "eraikina" goratzeko/lurperatzeko nahia, erabilera hauen kokapenaren aurreikuspen bat planteatuko dugu ere bai. 


                                                                                                  PROGRAMA                                                                                                                       _ Aktibitate anitzetarako espazioa    
Beharrezkoak direla uste dugu, espazio hauek aukera amaigabeak eskaintzen dituztelako auzokideen arteko harremanak sendotuz. Gune hau irekia zein itxia izan daiteke. Beraz, itxia, bai goian, baita lurpean ere kokatu daiteke, baina irekia izatekotan, berriz, espazio publikoaren mailan kokatuko genuke. Hau dela eta, goiko funtzio desberdinak sortuko dituzten espazio itxiez baliatuko gara, nolabaiteko gune estali/itxiak sortzeko.


_ Txillida zentruaren biltegiarekin loturan den erakusketa-gela               Gure ustez lotura hau beharrezkoa eta interesgarria da, honela funtzio-aniztasun handiagoa sortuko da. Hain argi ez duguna ea lotura hori erakusketa-gela bat izan behar den edo ez, bestelako konexio bat sortu daiteke. Kokapenari dagokionez, kasu honetan, goikaldean ikusten dugu gune hau. Bertan dagoen zentru hau behe maila okupatzen duenez goikaldetik harremana izatea interesgarria izango litzateke. 


_ Mediateka eta liburutegia                                                               Interesgarria iruditzen zaigu gune hau, ikuspegi askotako informazio-gune modura erabiliko genuke. Gune honen beharrezko ezaugarriak argitasuna eta zarata eza direla uste dugu, beraz, goikaldean kokatuko dugu. 

_ Auditorium
   Zinema gelak (50-100 pertsonentzat)    
Auditorioaren eta zinema gelen arteko harreman estua aurkitzen dugu. Bi irteera ikusten ditugu kasu honetarako: bata, auditorioa zinema gisa erabiltzea ahalbidetzea, eta bestalde, zinema gela handiago bat egingo da non auditorio batek eskainiko zituen erabilerak eskainiko zituena. Proiektua aurrera doala erabakiko dugu zein irteera aukeratu. Kokapena, beste guztien desberdina izango zen, lurpean kokatuko baikenuke, eskatzen duten argitasun eta zarata ezagatik.                                                     
_ Ikastaroak emateko lokalak       
Lokal hauek ikastaroak emateaz gain, bestelako ekintzetarako erabilgarriak izango ziren baita ere. Adibidez, erakusketa gela gisa. Goikaldean kokatuko genituzke, kasu batzutan beharrezkoa izango duten pribatasun maila lortzeko.                                                                    
_ Igerilekua 25x10                                                                                                     
   Gym eta Spa
Erabilera hauek batu egingo genituzke, hirurak ere kirolari lotuta baitaude. Guzti hauek ere aldagelen beharra dutenez, hiru espazioetarako bakarra erabiltzea interesgarria izango zen eta ondorioz, elkarren ondoan egon beharko dute. Agian Spa eta igerilekuaren artean bakarra aukeratuko genuke gure gunean egoteko. Gune honen kokapena oraindik ere ez dugu guztiz argi. Alde batetik, kirola egiteko gune batentzat egokia izango litzateke argitasuna izatea eta kanpo harreman bisuala egotea. Bestalde, igerileku batek eskatzen duen forjatuen dimentsio handiak goikaldean kokatzea zaila litzateke. 


_ Gune komertziala (dendak)
   Merkatuentzako gunea
Gune bi hauek harremana badute ere, merkatu gune bat beharrezko ikusten dugu, bertan truke-espazio bat sortzeko asmoz. Baina, aldiz, gune komertziala sortzea ez dugu beharrezko ikusten. Izan ere, kaleari bizitasuna normalean komertzioak ematen badio, bertan gune komertziala trasladatzea kaleari noalbaiteko nortasuna kenduko lioke. Beraz, truke gune bat sortuko dugu, finkoa zein mugikorra izateko aukera izango duena, interbentzio txiki batekin. Espazio honen kokapena espazio publiko mailan izango zuen, trantsizioko gune batean, jendea erakartzeko nahiarekin.  


Honekin aurrera segituko dugu gure proiektu berri honekin ...       

miércoles, 14 de marzo de 2012

Gasteizko Alde Zaharreko proiektu berriaren hasierako hausnakerketak

Proiektu berri honetan, alde batetik Gasteizko Alde Zaharraren tontorrean kokatzen den espazio urbano librea daukagu. Espazio hori Alde Zaharretan ohiko ez den gune bat da, ez baitira espazio libre/publiko gehiegi aurkitzen, hiriaren gune hauen hasierako ideia ez baitzen aisialdia. Beraz, orube honek paper garrantzitsua jokatzen du Alde Zaharraren baitan. Gainera, bere kokalekua ere estrategikoa dela esan genezake, gotorleku baten antzera tontorrean kokatzen baita.

Bestalde, espazio publiko horretan erabilera anitzerako eraikin bat proiektatzea proposatu digute. Beraz, ariketa honen erronka Gasteizen Alde Zaharraren baitan espazio publikoa eta erabilera anitzeko eraikina uztartzea da, hauen artean oreka batera helduz. 

Askotan gertatu ohi da, espazio publikoa baten atrakzioa sortzeko eraikin bat kokatzea, eta eraikina kokatzean batzutan, espazio publikoaren benetako izaera bigarren maila batean geratzen da. Kasu horietan, funtzionatzen duena eraikina bera izaten da, eta ez espazioa, honen onurak eraikinak bereganatzen baititu.

Beraz, gure hasierako hausnarketaren oinarritako bat, eraikina kokatzerako orduan espazio publiko horri bere berezko izaera bermatzea izango da, hauek biak elkarren konplementagarri izan daitezen eta ez ordezko. Horretako, gunea errespetatzea beharrezkotzat jotzen dugu: espazio publikoa horrek, espazio publikoaren izaera izan dezan zentzu guztietan...

Adibide desberdinak aurkitu ditugu honako hau adierazteko, hala ere, bestelako bideak ere egon daitezke gunea errespetatzeko:

_ Erick Kristonte-ren ISLA URBANA proiektua
   Maila desberdinetako parke publikoa




_ Le Corbusier-en VILLA SAVOYE


_ John Lautner-en MALIN HOUSE
   

_ Tadao Ando-ren CHICHU MUSEOA
   Kasu honetan bestelako aurrekoekin alderatuta bestelako jokaera bat     
   ikusten da, altzatu beharrean hondoratuz.

lunes, 12 de marzo de 2012

La Ciudad de Desirée

La ciudad se compone de cinco distritos: Ranimac, Razog, Racot, Ritnes, Rasnep. Entre dos desiertos se encuentra un puente levadizo que se abre ante nuestros ojos dejando aparecer el humo coloreado de las chimeneas, creando formas.
Las mujeres casaderas recorren descalzas las galerías para llegar al oasis que se encuentra en Razog. Allí se desvisten descubriendo su cuerpo desnudo, de espaldas, dejando entrever  lo que el pelo largo da alcance. El hombre persigue las huellas de una fugitiva ascendiendo por las escaleras de caracol, hasta perder su rastro y llegar a los pináculos por donde contempla la Desirée.
El ritmo empezará a aumentar a medida que nos acerquemos al corazón de la ciudad, Ritnes, donde el deseo se desata, y surca los canales cobrando realidad al llegar al distrito de Racot, el cual atraviesa de Este a Oeste la ciudad.
En lo más alto de la ciudad habita el poder, y es que tu afán que da forma al deseo toma del deseo su forma, y crees que gozas por toda Desirée cuando sólo eres su esclavo.

Ideia

Testua aukeratzeko orduan,  LA CIUDAD Y EL DESEO aukeratu genuen “deseo” hitz horrek sortzen zigun erakargarritasunagatik.

Ideia nagusia hiria GIZA GORPUTZAREKIN parekatzea izan da.  Irakurritako testuetako hirien izenak emakumeen izenak dira, hortik abiatuz emakumearen gorputza da aukeratu duguna.


Gure hiriaren ideia naguasia EMAKUMEA da, emakumearen gorputza, hain zuzen ere. Askotan erabilia izan da emakumeon gorputza literaturan, inspirazio gisa askok aukeratu dute.


Gure kasuan, gorputza eta hiria parekatzen ditugu. Hiri barnetik ibiltzea emakume baten gorputzetik zehar ibiltzean datza. Guk ibilbide bat proposatzen dugu eta hiriko zati ezberdinak gorputzeko atal ezberdinekin parekatu ditugu,  joko bat egitea proposatuz. Emakumearen gorputzean zehar eginiko ibilbideak zentzu “erotiko” bat ere du.


Gure kasuan mantentzeaz gain, honekin joko bat egitea proposatu dugu, hitz batzuen atzean, hau da, hiriko zatien izenen atzean bestelako zentzu bat dago, baita narrazioaren puntu askotan, nolabait modu originalean ezkutatu nahian.


Manhattan delakoa izan dugu abiapuntu gisa, gure hiriak ere distritu ezberdinak izango ditu. Distritu hauek eta gure oinarria mantenduta (emakumearen gorputza), gorputzaren atal desberdinak identifikatuko dira, hauek duten funtzioen edo eragiten dituzten sentsazioen arabera.


Bost atal nabarmendu dira:
  _ OINAK  ibiltzea ahalbidetzen gaituzte.     CAMINAR
  _ GERRIALDEA                                         GOZAR
  _  BULARRA (bihotza)  sentiarazten digu.    SENTIR
  _  ESKUAK  ukipena ahalbidetzen digute.    TOCAR
  _  BURUA  pentsatzen laguntzen dugu, gure gorputzean nagusi den moduan, hirian ere, askotan agintea hartzen du.         PENSAR


Emakumea etzanda dagoela suposatuko dugu, hiri bezala horizontalki analizatuko dugu. Ibilbidea behealdetik hasiko da, oinetatik, “hiriaren hegoaldetik” eta modu honetan, gure hiria aurkeztuko dizuegu...


(... laster argitaratuko da HIRI BERRIA : Desirée )


Yoshitoshi Morl



Yoshitoshi Morl



Yoshitoshi Morl




 

viernes, 9 de marzo de 2012

Richard Avedon

Azkenaldian asko gustatu zaizkidan zenbait argazkilari aurkitu ditut...

Richard Avedon (1923-2004) argazkilari estatubatuarra da hauetako bat , alor asko jorratu dituen argazkilari da eta agian hori izan da gehien gustatu zaidana, aukeratzekotan modan eginiko lanak dira nire gustokoenak...

Ikasketak utzi eta argazkilaritzan hasi zen.
_ Hasieran Harper´s Bazaar moda-aldizkari ospetsuan plazaratu zituen bere argazkiak, eta 21 urterekin oso ezaguna bihurtu zen.
_ New Yorkek hartu zuen Parisen lekua modaren alorrean, eta Avedon izan zen aldaketa horren argazkilaria.
_ Erretratua ongi menderatzen zuen, hala ere, nahiago zuen moda-argazkia. Haren estiloa (librea, estudiotik kanpo, kale gorrian) argazkilari belaunaldi baten eredu izan zen.
_ Estudio barruko argazkilaritzari ekin zion, eta horretan ere bere estiloa sortu zuen: fondo zuria beti eta argi asko.
_ Hurrengo urteetan erabat aldatu zuen gaiez eta estiloz: bere aitaren heriotza argazkitan jaso ondoren, Far Westeko bizimodua desmitifikatzeari ekin zion (meatzari, langile eta langabeen argazkiak), eta Vietnamgo gerrak eragindako ondorioak jaso zituen ( psikiatrikoko gaixoak...).

Edonolako eta edonongo argazkiak ditu honek, gai asko eta asko jorratu izan ditu eta bere webgunean erakusgai ditu (salseatu). Nik gutxi batzuk soilik aukeratu ditut (bere webgunetik ezin baitira hartu) ....









 Bere azkenengo urteeertan koloreak ere garrantzia hartu zuen....