lunes, 23 de enero de 2012

Binakako Azken Ematearen Azalpena

Gasteizko proiektuari akabera emateko hau da lan guztiaren azterlan eta azken emaitza nagusia. 

Gure herrietara eginiko lehen bisitan, Ilarratza, Oreitia eta Villafranca-ko biztanleekin hitz egin eta gero, gehien harritu gintuena inguruko herriekin zuten harreman eza izan zen, aldiz, edozein gauzatarako Gasteizenganako dependentzia zutela konturatu ginen. Egunero lantzen zuten lurretatik ateratako produkzioa kanpora bideratua dago, baina ez Gasteizera, baizik eta atzerrira. Horrek, beraiek Gasteizen beharrizana izatea , baina Gasteizek beraiena ez izatea dakar eta arazo honi irisgarritasun txarraren arazoa ere gehitzen zaio.

Orduan, hiri eta herrien arteko lotura antzeko baten beharra ikusi genuen, denen arteko harremana hobetzeko asmoz. Beraz, interkanbiadore bat erabiltzea adostu genuen...


Hala ere, proposatutako interkanbiadorea ez da edozelakoa, ez da finkoa den zerbait. Gasteizeko eraztun berdeaz baliatuta, berau luzatu eta herrietaraino iristea proposatzen genuen, modu honetan lotura sortuz. Zabaltzeko era, uraren (ibaia) ibilbideari lotuta joango litzateke. NATURA izango da interkanbiadore nagusia, ura eta landareria, batez ere. Harreman falta hobetzeko eta jendearen parte-hartzea sustatzeko U-Pick mugimendua emango da ibilbide osoan zehar.



Ibaia ibilbidea zabaltzeko tresna nagusia izanik, honen azterketari ekin genion. Batez ere ebaketa eta inguruan duen landareri mota ere.



 Landaredi maila desberdina aurkitzen dira ibai ingurutan.



Baita ere ibilbide osoan zehar dagoen gainontzeko landaredia aztertua geratuko litzateke modu honetan.


Gainera, ibilbidea zabaltzeko gainontzeko baliabide  eta puntu interesgarriak ere katalogatu genituen. 


Era honetara lana banatzeko momentua heldu zen eta  bi puntu azpimarratu nahi genituen:  
_ Sarrera gunea
_ Lotura gunea
Gainera itxia geratzen zen eremua U-Pick-erako erabilera izango zuela adostu genuen, horrela bi taldeak ildo beretik jarraitzeko baldintza gehituz.



Hasieran binaka lana egiten hasi ginean, ibilbide osoa gehiago zehazten saiatu ginen eta horretarako lurren analisiarekin jarraitu beharra zegoela konturatu giñen. 


Lehenik eta behin zegoena aztertu genuen ....


Gero eremu osoa hiru eremutan banatu genuen, gure ustez egokienak izango zirenak U-Pick-a bultzatzeko...


 Azkenik aurreko azterlanaren ondoren, bigarren mailako bideak sortu ziren, zeudenak moldatuz eta azkenik hauek lotzen zituzten bitarteko bidexkak. Landa lurrak ahal zen gertuen izateko, beti U-Pick eta aisialdia bultzatzeko.



Behin eremu osoa finkatuta utzi genuela, gure eremuan zentratu ginen, bestelako eskala batean lan egiteko. Guri egokitu zitzaiguna lotura-gunea izan zen, ibaia behin amaitzean, lotura sortzeko gunean. Ibilbide osoan zehar intentsifikadoreak planteatu genituen, baina intentsifikadore nagusia gure gunean kokatzen zen, U-Pick mugimenduari lotutako nukleoa sortuz. 


Kokapen planoan ikus ditzazkegu ibilbide osoan zehar sortu diren intentsifikadore desberdinak. 

Zerbait eraikia erabili behar zela pentsatzen genuen, baina aldi berean bertako naturaz baliatuko ginen nukleoari itxiera emateko. Horretako, eraikinaz gain, landaredia ere modu kontrolatuan proiektatu genuen.


Eraikinari dagokionez konturatu ginen ezin zela edozelakoa izan. Funtzio anitzak eskaini behar zituen bere barnean, baina betiere behin eta berriro azpimarratzen gauden U-Pick, natura, landaredia, harremana.... ezaugarriak mantenduz.



Esan bezala ezin zen ohiko eraikina izan eta atentzioa deitzeko eta ingurura egokitzeko eraikitzeko desberdina izan behar zen. Horregatik, azal garden bat egitearen ideia aukeratu genuen, geroago barruan kaxak balira moduan eraikin gutxi batzuk txertatuz. 




Hemendik aurrera proiektuan erabaki bat bestearen ondorioa izan zen...







Binakako Azken Entregako Lamina

Taldekako interbentzioa garatuz hasi ginen hasiera batean eta behin honako hauen finkatuta genuenean, LOTURA GUNEAN zentratu giñen.
Taldekako lanaren garapenean uste genuen indartzeko puntu interesgarriak kokatu behar genituela ibilbidbea osoan zehar eta horretarako, bertako lurrak nekazaritza aldetik analizatu genituen.
 _ Bertan zeuden lur motak : maldan, erdi maldan eta lauak
 _ Aurrekoaren arabera, gunea hiru zonaldetan banatu genuen eta bakoitzari erabilera desberdinak eman: produktiboa, pasaiaz gozatzeko eta U-Pick lantzeko.
_ Ibilbide mota desberdinak sortu ziren: nagusia (ibaiaren ingurukoa), bigarren mailakoa (tarteko  zirkuituak sortu ziren gure gunean, zeudenak egokituz eta Donejakue bidean arabera) eta tarte mailakoak (bigarren mailakoak lotuz).
Gerora aurretik aipatutako gune interesgarriak sortu kokatu ditugu ibilbide osoan zehar , beharrik aztertuz aukeratu ditugu eta sakabanaturik kokatu ziren.
 
 Azkenik eta denbora luzeena dedikatu diogunari LOTURA GUNEA izan da. Hemen ere, ibilbide osoan zehar moduan, U-Pick mugimendua bultzatu da eta horretarako jarduera desberdinak sortu dira, edozeinek parte hartzeko aukera izanez...

Taldekako Azken Entregaren Lamina

Taldekako lanean hasiera batetik zenbait arazo nagusi aukritu ditugu:
-          HIRI-HERRI HARREMAN FALTA
Hiri eta herrian arteko harremana ez dela egokia analizatu dugu. Bata bestearen independiente dira. Herriak argi dago hirian beharra dutela eta edozertarako bertara gertutzen direla. Bestalde, hiriak ez du herrien beharrik, ez da haietara ezertarako joaten.
-          BARNE-KANPO HARREMANAK
Aurretik esan bezala hiriak ez du herrien beharrik, beraz, hauen produktuak ez dira gehienetan bertara eramaten eta herriek bestelako irtenbideak aurkitu behar dituzte haien produktuak bitartekariak behar dituzte bere produktuak komerzializatzeko edota eurak zuzenean merkatuetan saldu. Hauek ere auto-hornikuntzarako erabiltzen dira.
-          IRISGARRITASUNA
Aurretik aipatutako harreman falta horien ondorioz, komunikabide falta ere somatzen da. Errepide ugari daude,baina herrietan barne sartzean hauen kalitate aldatzen da eta ez dira hain egoera onean mantentzen. Bestalde, garraiobide publikoen zerbitzuak ez dira batere egokiak, herritarrrak ez daude pozik hauekin eta ondorioz, autoz mugitzen dira gehienbat (agian, traktora eta nekazaritzan erabiltzen diren garraio desberdinak).
Ezaugarri hauek oinarri moduan izanda eta hauek hobetzeko erabakiak hartu dira. Hasiera baten Gasteizen hain adierazgarriak den “Eraztun Berdea” zabaldu nahi izan da, natura izango da gure interbentzioaren oinarrietako bat eta zonalde osoan mantenduko da. Eraztunaren zabalpenarekin ibilbide bat sortuko da hiri eta herriak lotuko dituena, beti ibaiaren inguruan harreman hau sendotuko da.
U-Pick mugimendua  izango da proiektu honen bestelako oinarri bat. Ibilbide osoan zehar landuko da, une oro bisitariak praktikan jarri ahal izango du eta beraiek zuzenean landuko eta  hartuko dute produktua.
Binakako proiektuarekin segitzeko bi gune interesgarri identifikatu ditu: Sarrerako gunea eta Lotura gunea, bata ibilbidearen hasieran eta bestea bukaeran, konektore moduan.