lunes, 14 de mayo de 2012

Azken ematearen lamina


OMNI-aren azken lur hartzea


Proiektu honek, Gasteizko alde zaharreko egoera, sozial, ekonomiko zein fisiko atzerakoiari buelta ematea du helburu, gunea Gasteizko bihotza izanik, garai batean zuen dinamismoa berreskuratzeko asmoarekin. Horren harira, dekadentzia hori aztertu beharra ikusi dugu, nolakotasunean ez ezik, zergatietan ere fijatuz. Beraz, hor hasi da gure lana, gunea ezagutu, eta gertatzen denaz ohartzen.

Era horretara, konturatu gara, Gasteizko alde zaharra, gune zentral eta dinamikoa izatetik, ghetto itxurako eremu baztertua izatera pasa dela, estankatua dagoena eta bertako jendearen estatus soziala zeharo jaitsiz doala. Bilakaera horrek, Gasteizko hiriaren hazkuntza fisiko erraldoiarekin zerikusi estua du. Hiria, eraztun eran hai da eta hala hasten jarraitzen du. Hazkuntza horretan, gune dinamikoen zentzua eraztunetik eraztunerako botere paso antzeko bat izan dela ikusi dugu, egun, eraztun berde zirkundanteak akaparatzen duelarik dinamismo gehiena.




Gure asmoa, egoera horri buelta ematea izan da, eraztun eran noski. Hau da, barrutik kanporako joera, kanpotik barrurako jokamolde bilakatzea. Proiektua baina, hein handi batean arkitektonikoa izan behar duela oharturik, emandako orubean, eraztun berri bat planteatzera behartuak ikusi gara, eraikin- eraztuna hain zuzen. Alde zaharreko espazio publiko librea murriztua izanik, dagoena errespetatu eta bera potentziatuko duena. Horretarako, zorua ahalik eta gutxien ukituko duen eraikina behar du izan, atentzioa deituko duen oztoporik sortuko gabe. Ibilbide bat alegia, markatua baina indeterminatua aldi berean, bakoitzak behar duen eran erabiltzeko prestatua egongo dena.





Alde zaharrera begira egongo da eraikina, baina kanpokoentzat ere balioko du, hiriko gainontzeko zentro zibikoen konplementagarri  eta buru izango da. Bertan, kultura, aisia, zein osasunari lotutako jarduerak burutu ahalko dira.
Baldintza horiek guztiak, burutapenak eta beste hainbeste ardura batuta, mapa kontzeptuala sortu da, orden bat markatzeko saiakera eginik, helburuak finkatu eta eraikinaren, eta hortaz eraztunaren, nolakotasuna zehaztu eta finkatuko duena.




Hobeto ikusteko ... http://prezi.com/r4k2ac4zypd_/my-first-prezi/ 

Hasierako ideia, ibilbidea sortzearena izan da, inguruko fluxuek galdua duten erritmoa bizkortuz. Hori, solairu ezberdinak, jardueren arabera batzearen bitartez lortzea izan da helburua, eta emaitza, 2 solairuko eraikina da, 2. solairuko estalkia, kanpoaldearekin harremanetan, 3. solairu bat bailitzan erabiliko delarik.


Horretarako, estua izango da eraikina, suge itxurakoa, suge baten eran, eraztunez osatua eta hodi baten barruan mugituko bailitzan, sentsazioekin jokatuko duena. Sentsazioak, argi itzalekin kontrolatuak, baita handitasun eta txikitasunarekin ere, horretarako enbolbentearen azal bikoitzaz eta barne espazio jarraiaz baliatuz.


Azala bikoitza izango dela aprobetxaturik, ertzetan argi jokoa sortuko da eta, aldi berean, behealdean klimatizazioarako leku aproposa sortuko da, era horretara, eraikinaren ongizatea bermatuko da eraztunaren ideiaz baliatuz.






Barne espazioa esan bezala jarraitua izango da, baina kontrolpean izateko oztopatua eta handitasun batean, polibalentzia onartuko duena, baina finkoa.

-1. solairuan, kaletik gertuen eta pasozko gunea dela ulertuta, erakusketa, gela, erabilera anitzerako gelak eta auditorioa kokatu dira.

-2.nean, eta espazio publiko nagusienera irekita, intemitate apur bat izateko, gimnasioa kokatuko da. Bai eta, liburutegia eta mediateka ere, patioz eta hortaz zuhaitzez inguratua dagoela kontuan izanda eta pasozko gunetik aldendua dagoela kontsideraturik, gune lasaiena izango delarik.

-Azkenik, estalkian, kanpoaldearekin harremantan, Spa eta ingerileku eremuak kokatu dira, klima bat edo bestea dela ere, uneoro, kanpoan zein barruan erabili ahal izateko diseinatuak.

1- Sarrera gunea 2- Terraza 3- Auditoria 4-Taberna 5- Erakusketa gunea 6- Erabilera anitzetako gelak 7- Kirol- ikasgela  8-Gimnasioa 9- Aldagelak 10- Ikasteko gunea 11- Ikasketa gelak 12- Mediateka 13- Liburutegia 14- Igerilekua 15-Spa 









Gainera, eremuak barrura begirakoak izango dira, baina kanpoan planteatutako eta alde zaharrean urria den naturaz harreman bisual zuzena izango dute, zuhaitzen kopetararako zuzeneko ikuspegia izango dutelarik. Hiru patio sortuko dira, altueran desberdinekin, eta honek, jendearen ikuspuntuarekin jokatu du, sentsazio desberdinak eraginez.






Eraikinak Gasteizko Alde Zaharreko tontorrean lur hartu duen omni baten antza dauka. Bolumetri malguekin eta oztoporik sortu gabe, airean flotatzen egongo balitz bezala. Sentsazio hau mantentu nahiaz zuhaitz antzera zutabe lerden batzuk kokatu dira, elkar guneak sortuz eta puntu kritikoenetan apoio arinak kokatuz.


Esan bezala espazio publikoari dagokionez, 3 patio nagusi sortu dira zuhaitz handiz hornituta, Alde Zaharrean ez dagoen kutsu berdea berreskuratuz. Gainera, gure eraikina beirazkoa denez, bioklimatikari dagokionez eguzki-izpiengatiko kontrola sortuko dute.


Zapatak aprobetxaturik espazio publikoari gehigarri bat emango diogu gurutze-gunetan (zutabeak dauden guneetan) altzatu egingo dira, elkar-guneak eginez eta altuera joku polit bat sortuz.