jueves, 24 de noviembre de 2011

PROIEKTUAREN GARAPENA _ Ibilbideen finkapena

Gure proiektua bi fasetan garatzen gaude: alde batetik, Gasteizetik luzetutako eraztun berdearen ibilbidea,ibaiaren inguruan doana momentu oro,  eta bestetik, muturrean sortzen den nukleo interesgarria, bertan ibai eten eta nukleo potentea sortuko da, ibilbide osoan erakusten diren lan eta bestelakoak bilduz..

Ibilbidearen kasuan... zenbait maila desberdin sortu dira, betiere itxiak izango diren zirkuituak sortuz eta gune desberdinak bistaratzeko aukera izateko.
U-Pick mugimendua maila desberdinetan denbora guztian sakonduz.

Azterketa desberdinak egin ondoren eta zenbait konklusiotara behin helduta, honako hauek dira ibilbideen emaitzak:



Nukleoari dagokionez, garatze fasean gaude!

lunes, 7 de noviembre de 2011

U-Pick ibilbidea _ Nukleoaren garapena


Aurretik Ilarratza, Oreitia eta Villafranca ingurua aztertuta, herriok Gasteizekin eta orohar beraien artean daukaten harremana zentzu guztietan oso ahula dela ikusi dugu.  Hori konpontzeko, interkanbiadore modura lan egingo lukeen Gasteizko eraztun berdea luzatzea proposatu dugu.
Aipatutako eraztuna luzatzeko, ibaiaz baliatuko gara, ibai hori azpegitura natural bezala ulertuz. Gainera, trukea sustatze asmoz, landa eremua U-pick mugimendurako eremua izatea proposatu dugu eta hortaz, lan emate honetan, ideia guztiak batzean zentratu gara, hau da, ibilbidea finkatzean eta U-pick eremua indartzean. Halere, kontuan izan behar da, bi helburuok uneoro elkarri lotuta joan beharko direla.



Ibilbidea finkatzeko, lehenengo eta behin sare modukoa izango den bidea eratu nahi dugula argi izan dugu horrela askoz ere aukera gehiago ematen dituelako eta hortaz interesgarriagoa suertatzen delako. Gainera, bide maila desberdinak sortu beharra ikusi dugu. 


Batetik, lehen mailako ibilbidea, ibaiaren inguruan doazen bideak  ditugu, trantsitatuagoak izanik zabalagoak izan beharko luketenak. 


Bestetik, bigarren mailako ibilbidea, landa lurretara pasoa ahalbidetzeko eta horrela U-Pick buru ahal izateko. Bigarren mailako bide hauetarako, lehendik ere bide asko daudela ikusi dugu eta hortaz eurak lotu eta lehengo mailako bidearekin elkartuz eratu da lehen aipatutako sarea.


Hala ere, badago, ibilbidea eteten den puntu garrantzitsu bat. Eten hori, uraren presentzia faltagatik ematen da eta urik ez dagoenez, landaredia berderik ere ez dago. Beraz, lehenengo eta behin eremu horretan berdetasun hori berreskuratu beharra derrigorra ikusi dugu. Horretarako, zuhaitzen landaketa proposatzen dugu U-pick erako eremuari itxitasun edo bukaera antzeko bat emanez.


Gainera, ibilbide horretan, hasiera batean behintzat, ez da ezer gertatzen, hau da, bide soil batzuk daude baina ez dago inongo puntu interesgarririk.

Bestalde, U-pick mugimendua bultzatu nahi bai baina horretarako hainbat ekipamenduren gabezia dagoela ikusi dugu.

Beraz, arazo biok konpontzeko, elkarlagunduz, U-pickerako ekipamenduek, ibilbidean zehar lehengo puntu interesgarri urrien konplimentagarri, intentsifikadore modura lan egin ahalko luketela pentsatu dugu.


Horretarako, lehengo eta behin lehendik dauden puntu interesgarriak katalogatu ditugu. Gero, beharrezko ekipamenduen zerrenda luze bat egin dugu eta azkenik ibilbidean zehar intentsifikatu behar diren eremuak identifikatu ditugu.
Ekipamenduen zerrenda luzea izan da baina multzokatze bat eginda konpondu dugu arazo hori.
Behin hori eginda lehengo puntu interesgarriekin eta intentsifikadore berriekin ibilbide berria proposatu dugu.


Hala ere, intentsifikadore nagusiena eta gure gunearen nukleoa izango dena, ibai bien arteko lehenago aipatutako hutsunea da, ibilbidearen azken puntuan kokatua, U-pick-erako ekipamendu nagusienez hornitua eta nukleoari itxiera emateko eta ibilbidea osatzeko landarediaz egokitua, beti ere trukerako helburuarekin.


sábado, 5 de noviembre de 2011

STEPHAN ZIRWES

1967, Sindelfingen, Alemania




  








Inolako eskala erreferentzirik gabe, espazio mugaezinak sortuz...
 ... giza eskalatik antzeman ezin diren ikuspegiak...
  ... patroi fisiko batzuen ordena, gizartearen jarrera.



Lur mailatik milaka kilometro gorago...
Bere argazkien ikuspegia, espazioa bi dimentsiotan bihurtzen du.


 













Zerbait abstraktua erakutsiz eta geturatuz goazen heinean,
puntuak eta marrak lotuz doaz...
guk ezagutzen ditugun eguneroko objektuak bihurtuz.





Artifiziala errealitatea dirudi eta errealitatea artifiziala.
Bere helburua: errealitate artifizial bat sortzea da.




Zein da errealitatea?
Ikusleak bere buruari galdetu beharko dio errealitatea edo fikzioa den....