lunes, 14 de mayo de 2012
OMNI-aren azken lur hartzea
Proiektu honek, Gasteizko alde zaharreko egoera, sozial, ekonomiko zein fisiko atzerakoiari buelta ematea du helburu, gunea Gasteizko bihotza izanik, garai batean zuen dinamismoa berreskuratzeko asmoarekin. Horren harira, dekadentzia hori aztertu beharra ikusi dugu, nolakotasunean ez ezik, zergatietan ere fijatuz. Beraz, hor hasi da gure lana, gunea ezagutu, eta gertatzen denaz ohartzen.
Era horretara, konturatu gara, Gasteizko alde zaharra, gune zentral eta dinamikoa izatetik, ghetto itxurako eremu baztertua izatera pasa dela, estankatua dagoena eta bertako jendearen estatus soziala zeharo jaitsiz doala. Bilakaera horrek, Gasteizko hiriaren hazkuntza fisiko erraldoiarekin zerikusi estua du. Hiria, eraztun eran hai da eta hala hasten jarraitzen du. Hazkuntza horretan, gune dinamikoen zentzua eraztunetik eraztunerako botere paso antzeko bat izan dela ikusi dugu, egun, eraztun berde zirkundanteak akaparatzen duelarik dinamismo gehiena.
Gure asmoa, egoera horri buelta ematea izan da, eraztun eran noski. Hau da, barrutik kanporako joera, kanpotik barrurako jokamolde bilakatzea. Proiektua baina, hein handi batean arkitektonikoa izan behar duela oharturik, emandako orubean, eraztun berri bat planteatzera behartuak ikusi gara, eraikin- eraztuna hain zuzen. Alde zaharreko espazio publiko librea murriztua izanik, dagoena errespetatu eta bera potentziatuko duena. Horretarako, zorua ahalik eta gutxien ukituko duen eraikina behar du izan, atentzioa deituko duen oztoporik sortuko gabe. Ibilbide bat alegia, markatua baina indeterminatua aldi berean, bakoitzak behar duen eran erabiltzeko prestatua egongo dena.
Alde zaharrera begira egongo da eraikina, baina kanpokoentzat ere balioko du, hiriko gainontzeko zentro zibikoen konplementagarri eta buru izango da. Bertan, kultura, aisia, zein osasunari lotutako jarduerak burutu ahalko dira.
Baldintza horiek guztiak, burutapenak eta beste hainbeste ardura batuta, mapa kontzeptuala sortu da, orden bat markatzeko saiakera eginik, helburuak finkatu eta eraikinaren, eta hortaz eraztunaren, nolakotasuna zehaztu eta finkatuko duena.
Hobeto ikusteko ... http://prezi.com/r4k2ac4zypd_/my-first-prezi/
Hobeto ikusteko ... http://prezi.com/r4k2ac4zypd_/my-first-prezi/
Hasierako ideia, ibilbidea sortzearena izan da, inguruko fluxuek galdua duten erritmoa bizkortuz. Hori, solairu ezberdinak, jardueren arabera batzearen bitartez lortzea izan da helburua, eta emaitza, 2 solairuko eraikina da, 2. solairuko estalkia, kanpoaldearekin harremanetan, 3. solairu bat bailitzan erabiliko delarik.
Horretarako, estua izango da eraikina, suge itxurakoa, suge baten eran, eraztunez osatua eta hodi baten barruan mugituko bailitzan, sentsazioekin jokatuko duena. Sentsazioak, argi itzalekin kontrolatuak, baita handitasun eta txikitasunarekin ere, horretarako enbolbentearen azal bikoitzaz eta barne espazio jarraiaz baliatuz.
Azala bikoitza izango dela aprobetxaturik, ertzetan argi jokoa sortuko da eta, aldi berean, behealdean klimatizazioarako leku aproposa sortuko da, era horretara, eraikinaren ongizatea bermatuko da eraztunaren ideiaz baliatuz.
Barne espazioa esan bezala jarraitua izango da, baina kontrolpean izateko oztopatua eta handitasun batean, polibalentzia onartuko duena, baina finkoa.
-1. solairuan, kaletik gertuen eta pasozko gunea dela ulertuta, erakusketa, gela, erabilera anitzerako gelak eta auditorioa kokatu dira.
-2.nean, eta espazio publiko nagusienera irekita, intemitate apur bat izateko, gimnasioa kokatuko da. Bai eta, liburutegia eta mediateka ere, patioz eta hortaz zuhaitzez inguratua dagoela kontuan izanda eta pasozko gunetik aldendua dagoela kontsideraturik, gune lasaiena izango delarik.
-Azkenik, estalkian, kanpoaldearekin harremantan, Spa eta ingerileku eremuak kokatu dira, klima bat edo bestea dela ere, uneoro, kanpoan zein barruan erabili ahal izateko diseinatuak.
1- Sarrera gunea 2- Terraza 3- Auditoria 4-Taberna 5- Erakusketa gunea 6- Erabilera anitzetako gelak 7- Kirol- ikasgela 8-Gimnasioa 9- Aldagelak 10- Ikasteko gunea 11- Ikasketa gelak 12- Mediateka 13- Liburutegia 14- Igerilekua 15-Spa
Gainera, eremuak barrura begirakoak izango dira, baina kanpoan planteatutako eta alde zaharrean urria den naturaz harreman bisual zuzena izango dute, zuhaitzen kopetararako zuzeneko ikuspegia izango dutelarik. Hiru patio sortuko dira, altueran desberdinekin, eta honek, jendearen ikuspuntuarekin jokatu du, sentsazio desberdinak eraginez.


Eraikinak Gasteizko Alde Zaharreko tontorrean lur hartu duen omni baten antza dauka. Bolumetri malguekin eta oztoporik sortu gabe, airean flotatzen egongo balitz bezala. Sentsazio hau mantentu nahiaz zuhaitz antzera zutabe lerden batzuk kokatu dira, elkar guneak sortuz eta puntu kritikoenetan apoio arinak kokatuz.
Esan bezala espazio publikoari dagokionez, 3 patio nagusi sortu dira zuhaitz handiz hornituta, Alde Zaharrean ez dagoen kutsu berdea berreskuratuz. Gainera, gure eraikina beirazkoa denez, bioklimatikari dagokionez eguzki-izpiengatiko kontrola sortuko dute.
Zapatak aprobetxaturik espazio publikoari gehigarri bat emango diogu gurutze-gunetan (zutabeak dauden guneetan) altzatu egingo dira, elkar-guneak eginez eta altuera joku polit bat sortuz.
lunes, 30 de abril de 2012
OMNI-a garatzen ...
Espazio publiko osoa libre utzi da (gerora proiektatu behar duguna), Alde Zaharrean galtzen doan espazio publikoa erabat berreskuratuz. Gure omniak bertan zenbait euskarri izango ditu, betiere espazio horri onurak eskainiz.
Eraikin guztian, espazio publikoan bezala, ibilbide bat sortu da, jarraitasuna emanez. Bi sarrera guneek ibilbide hau ahalbidetuko dute, horretarako fluxuak aztertuz kokatu dira. Komunikabideak eskailera mekanikoez egin dira, puntu baten elbarrituentzat igogailu bat kokatuz. Fluxu hauekin batera, espazio estuak sortu dira, (suge baten itxura aztertu, eraztun bat) erabiliraren arabera zenbait gunetan zabalduz.
Barne banaketan aurreko sarreratan esan bezala, nolabaiteko askatasunez jokatu dugu. Ibilbidea ez eteten saiatu gara, aldiz, ibilbidea bera kontrolpean izatea aukeratu dugu, horretarako oztopoak jarriz, sentsazioekin jokatuz. Sentsazioen harira, gerora junta eta argi artifiziala izango diren eta fluxuen nondik norakoak adieraziko dituzten lerro jarriak marrazten saiatu gara. Fatxada librea izatera behartuta geuden, bertan sortu nahi genuen konposizioagatik eta
Lehen oinean kokatzen diren jarduerak :
_ Erakusketa
_ Erabilera anitzetako gelak
_ Auditorioa (2 altuera)
_ Kafetegia
_ 3 komun
Bigarren oinean kokatzen diren jarduerak :
_ Aldagelak
_ Gimnasioa
_ Sauna
_ Liburutegi + Mediateka
_ Auditorioa (2 altuera)
Bigarren oinean kokatzen diren jarduerak :
_ Aldagelak
_ Spa
_ Igerilekua
_ Solarium-a
EGITURA
Egitura eraikinaren formarekin bat etorri behar da, beraz, gure proiektuaren oinarrizko ezaugarrietako bat da. Eraztunez osatuta dagoen suge batez osatua dago, eraztun hauek bata bestearekin arriostratuz. Solairu bakoitza bere eraztun independienteez osatua egongo da, auditorioa izan ezik, hau altuera bikoitzekoa denez eta gainera, goian spa kokatzen denez, eraztun oso batez egin da. Eraztun hauek meheak izango dira, gerora hauek izango baitira fatxadaren konposizioa sortuko dutenak. Altzairuzkoak izango dira, kanpoko beirazko azalarekin bat egingo duenez, momentu oro, barne eta kanpo harreman estua izanez.
Kanpo itxura barnekoarekin bat dator, jarraitasunari dagokionez.
Hiru patioa sortuko dira eta hauek Alde Zaharrean urria den berdegunea berreskuratzeko eremu izango dira, lehen aipatu bezala, eraztun berdea gune hortara eramanez. Bai eraikinetik, baita espazio publikotik ere, une oro naturarekin kontaktu zuzena izango dugu.
Argiei aurre egiteko hankak, zuhaitzen enborrekin bat etorriko dira, bata besteekin ezkutatuz.
Esan bezala, argiek eta juntek fluxuak argi utziko dituzte. Eraikin honek bigarren azal bat izango du, sartzen den argitasuna kontrolpean izateko asmoz eta zenbait erabileren lagungarri izateko.
lunes, 16 de abril de 2012
Mansilla + Tuñon arkitektoak
Emilio Tuñón (Madril, 1958) eta Luis Moreno Mansilla (Madril, 1959-2012) arkitektoen azken urteotako lanetan eskala urbanoak eta hábitat-aren arazoak presentzia handia hartu dute. Hurrengo bi proiektuak haiendako oinarrizkoak diren 2 baldintza betetzen dituzte:
_ Ingurunean eraikinaren integrazioa
_ Eraikitakoa paisaiaren jarraipena da, "bigarren natura" baten
antzera
Villa_08 (Nanjing)
Ilídio Pinho fundazioa
Arkitekto hauen lanak harreman zuzena dute orain gabiltzan gure proiektuarekin, gure interbentzioak forma naturalak erabiltzen baititu, "eraztun berde" baten antzera. Lerro zuzenen eta kurben arteko jolas bat sortzen dugu, barne banaketan baita ere ondorioak izango dituena. Behin eraikinera sartzean, pixkana gauzak ezagutuz zoaz, ibilbide bat sortuz, horrek sortzen duen intrigarekin batera.
miércoles, 11 de abril de 2012
Jardueren kokapena...
Proiektuarekin aurrera goazela gure "eraztun" eraikinaren bukaerako formara gerturatzen joateko ... jardueren kokapen pauso oso garrantzitsua izango da, baita hauek kokatzeko era. Gure eraikina airean kokatzen den "omni" bat denez, jarduera denak goian kokatuko dira, behealdean espazio publikoa guztiz berreskuratuz... Bi solairu izango ditu, Txillida zentruan apoiatuko direnak eta espazio publikoan zehar egongo diren zenbait sostenguen laguntzaz. Erakinak 3 patio txiki sortuko ditu, erakinarekin eta honen ikuspegiarekin harreman zuzena izango dutenak, gerora, espazio publikoa garatzean definituko direnak. Argi dago, gure eraztun berdearen ideiarekin harreman zuzena izango duela.
Bi sarrera gune daude, hain eraikin publiko handi batentzat beharrezkoak direla uste baitugu. Komunikazio guztiak eskailera mekanikoen bidez egingo dira (Txillida zentro ondoko sarreran igogailu bat kokatuko da elbarrituentzako).
4 metroko altuerako solairuak izango dira, hala ere, auditorioak altuera bikoitza izango duen gune bakarra izango da, .
Ikus daitekeen moduan, eraikin osoan zeharko ibilde jarrai bat sortuko da, ibilbide guztiz malgu bat sortuz, inolako oztopozik izango ez duena.
Barne banaketen aurre-ideia bat emateko: kanpo formarekin bat etorri diren espazioak sortuko dira (gune itxiak, soilik, beharrezkoak diren momentutan soilik egingo dira).
martes, 3 de abril de 2012
Azken proiektuarekin aurrera ...
Hobeto ikusteko...
http://prezi.com/r4k2ac4zypd_/my-first-prezi/
Internet-en aurkitutako Agustin Azkarate Garai-Olaun soziologoaren artikulo batek asko lagundu digu gure analisiarekin:
EL CASCO ANTIGUO DE VITORIA-GASTEIZ
De una experiencia modélica a la antesala de un posible fracaso
_ Biztanleen gutxitzea : 16.000tik 9.594ra
_ Biztanleen %20.6 -> 65 urtetik gora (besteak %14.1)
_ Atzerritarrak % 6 (besteak %6)
_ Langile klase, ertain eta behe mailakoak
_ %10 soilik goi profesiotan
_ %7 ingresu minimoak
Zergatik bizi da bertan jendea?
_ %39 arazo ekonomikoengatik
_ %22 bizi-kalitateagatik
_ %12 entramatu sozialaren dinamismoa
_ %11 anbienteagatik
Hau da, Alde Zaharrean bizi diren guztietatik %43-a soilik bizi da bertan nahi duelako.
_ ASOZIAZIOAK _
Komertzianteak, Santiago bidearen ingurukoak, ekologismoaren ingurukoak, komikienak eta dantzenak. Asoziazioak ere badaude, baina ez dute behar bezala funtzionatzen.
_ ARAZOAK _
_ Asoziaziekiko konfidantza falta. Auzokideentzat begira egin behar
dira ekintzak.
_ Periferiakoentzat Alde Zaharra pasealeku bihurtu da. Kanpotik
gaizki ikusia dago bertan bizitzeko.
_ KONPONBIDEAK _
_ Auzo mailan - Asoziaziotan konfidantza jarri
- Auzokide bakoitzari botere gehiago eman
_ Kanpotik - Infraestruktura potenteren bat sortu
- Ekitaldi ofizialak eta kulturalak bertan ospatu,
hiriaren bihotzean
- Hiritar kontzientziazio
- Espazio publikoa berreskuratu
_ GURE PROPOSAMENA _
_ Alde Zaharraren dekadentzia Gasteizen hazkuntzarekin harreman
estua du.
_ Harresi barruan 1181. urtean
1. zabalgunea 1202. urtean
2. zabalgunea 1286. urtean
Gasteiz handia
Eraztun Berdea
Gasteiz eraztun eran hasi da, eraztun bat besteari garrantzia kentzen dio, sortu berriak hartzen baitu garrantzi guztia. Egun, Eraztun Berdeak du garrantzia gehien.
ERAZTUN BERRIA sortuko dugu, kanporanzko hazkuntza izan ordez, barnerakoa hazkuntza izango da, eraztun guztiak bertara begira egoteko.
Guztiz berria izango eraztun hori, besteak errespetatuz, espazio publikoa berreskuratuz eta espaziora moldatuz.
Alde Zaharraren positibo eta negatiboa eginez, espazio publiko eta partzelatuaren arteko konparazio ikus dezakegu eta konturatu gaitezke
espazio librea nahi dagoela. Espazio publikoaren artean: karkabak, kaleak eta plazak aurkitzen ditugu.
Gasteiz osoan dauden Zentro Zibikoen azterketa egin dugu, hauen kokapena eta haien arteko distantziak ikusteko.
Eraikin publiko eta garrantzitsu desberdinak, baina Alde Zaharrean solte kokatuak daude haien arteko inolako harreman gabe.
Esan bezala, Alde Zaharreko espazio publiko eta partzelatuak konparatzen baditugu, ikus dezakegu espazio publikoen trataera guztiz desberdinak direla garai desberdinetan. Hasiera baten lerro zuzenak ziren, ibilbideak markatuz; egun, berriz, espazio libre ugari sortu dira, hauetariko asko inolako erabilera gabe, hau da, espazio desaprobetxatuak.
Alde Zaharrako etxebizitzen altxaera batekin konparatu dezakegu gure proposamenren altxaerarekin. Etxebizitzen behe solairuak komertzioak dira, hau da, publikoagoa eta jarraiagoa, gure behe maila librea moduan, espazio publikorako erabiliko duguna. Berriz, etxebizitzen goi solairutan gure eraikina kokatu dugu, non erabilera guztiak garatuko diren, azpi maila librea utziz. Alde Zaharreako azpi solairutan sotoak edo bodegak daude, gure kasuan berriz, espazio publikoarekin bat moldatuko dugu.
GURE PROPOSAMENA
Tontorrean eginiko interbentzioa suge bat zabalduko balitz bezalakoa da. Mugagabetasun sentsazio argia ematen du, are gehiago eraikinak duen kurbaduragatik. Gune osoan zehar zabaltzen du, guztiz okupatzen, baita Txillida zentruarekin lotura zuzena dauka.
Hasierako pausoa orube osoa hartuko lukeen estalki bat sortzea izango litzateke, hainbestetan errepikatutako eta gure proiektuaren oinarri den espazio publikoa berreskuratuz.
Historian zehar gertatu den bezala, potentzia handiena lortuko duen eraztun berria sortuko dugu. Gure gunean argitasun eta jarraitasun handia sortuz. Horrela espazio publikoa definitua geratuko da, kalea, kale izango litzateke eta plaza, plaza.
Eraztuna ingurura egokitu dugu, bere presentzia erreferentea izateko eta inguruko espazio publikoa indartzeko beraiekin harremana sortuz.
Eraikinaren mugimendu jarraiak ibilbide erakargarria sortzen du eraikinaren zehar, erabilerak elkarren artean loturik geratzen direlarik.
Eraikinaren malgutasuna hobetzeko eta fluxuak errazteko izkinak kurbadura lortu dute. Itxura dinamikoa emanez, gunean aterrizatu duen OMNI baten antzera.
Espazioa dela eta, goiko eraikinean mugimendu asko daukaten bi solairu sortu dira, bien arteko lotura zuzena dagoelarik. Eraikina flotatzen dagoela dirudi, ahal den puntu gutxienetan apoiatuz eta bertan dauden Alde Zaharreko eraikinetara ahal den gehien gerturatuz, bertan zintzilikatuko bailitzan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






























.jpg)

.jpg)

















