Gasteizko proiektuari akabera emateko hau da lan guztiaren azterlan eta azken emaitza nagusia.
Gure herrietara eginiko lehen bisitan, Ilarratza, Oreitia eta Villafranca-ko biztanleekin hitz egin eta gero, gehien harritu gintuena inguruko herriekin zuten harreman eza izan zen, aldiz, edozein gauzatarako Gasteizenganako dependentzia zutela konturatu ginen. Egunero lantzen zuten lurretatik ateratako produkzioa kanpora bideratua dago, baina ez Gasteizera, baizik eta atzerrira. Horrek, beraiek Gasteizen beharrizana izatea , baina Gasteizek beraiena ez izatea dakar eta arazo honi irisgarritasun txarraren arazoa ere gehitzen zaio.
Orduan, hiri eta herrien arteko lotura antzeko baten beharra ikusi genuen, denen arteko harremana hobetzeko asmoz. Beraz, interkanbiadore bat erabiltzea adostu genuen...
Hala ere, proposatutako interkanbiadorea ez da edozelakoa, ez da finkoa den zerbait. Gasteizeko eraztun berdeaz baliatuta, berau luzatu eta herrietaraino iristea proposatzen genuen, modu honetan lotura sortuz. Zabaltzeko era, uraren (ibaia) ibilbideari lotuta joango litzateke. NATURA izango da interkanbiadore nagusia, ura eta landareria, batez ere. Harreman falta hobetzeko eta jendearen parte-hartzea sustatzeko U-Pick mugimendua emango da ibilbide osoan zehar.
Ibaia ibilbidea zabaltzeko tresna nagusia izanik, honen azterketari ekin genion. Batez ere ebaketa eta inguruan duen landareri mota ere.
Baita ere ibilbide osoan zehar dagoen gainontzeko landaredia aztertua geratuko litzateke modu honetan.
Gainera, ibilbidea zabaltzeko gainontzeko baliabide eta puntu interesgarriak ere katalogatu genituen.
Era honetara lana banatzeko momentua heldu zen eta bi puntu azpimarratu nahi genituen:
_ Sarrera gunea
_ Lotura gunea
Gainera itxia geratzen zen eremua U-Pick-erako erabilera izango zuela adostu genuen, horrela bi taldeak ildo beretik jarraitzeko baldintza gehituz.
Hasieran binaka lana egiten hasi ginean, ibilbide osoa gehiago zehazten saiatu ginen eta horretarako lurren analisiarekin jarraitu beharra zegoela konturatu giñen.
Lehenik eta behin zegoena aztertu genuen ....
Gero eremu osoa hiru eremutan banatu genuen, gure ustez egokienak izango zirenak U-Pick-a bultzatzeko...
Behin eremu osoa finkatuta utzi genuela, gure eremuan zentratu ginen, bestelako eskala batean lan egiteko. Guri egokitu zitzaiguna lotura-gunea izan zen, ibaia behin amaitzean, lotura sortzeko gunean. Ibilbide osoan zehar intentsifikadoreak planteatu genituen, baina intentsifikadore nagusia gure gunean kokatzen zen, U-Pick mugimenduari lotutako nukleoa sortuz.
Kokapen planoan ikus ditzazkegu ibilbide osoan zehar sortu diren intentsifikadore desberdinak.
Zerbait eraikia erabili behar zela pentsatzen genuen, baina aldi berean bertako naturaz baliatuko ginen nukleoari itxiera emateko. Horretako, eraikinaz gain, landaredia ere modu kontrolatuan proiektatu genuen.
Eraikinari dagokionez konturatu ginen ezin zela edozelakoa izan. Funtzio anitzak eskaini behar zituen bere barnean, baina betiere behin eta berriro azpimarratzen gauden U-Pick, natura, landaredia, harremana.... ezaugarriak mantenduz.
Esan bezala ezin zen ohiko eraikina izan eta atentzioa deitzeko eta ingurura egokitzeko eraikitzeko desberdina izan behar zen. Horregatik, azal garden bat egitearen ideia aukeratu genuen, geroago barruan kaxak balira moduan eraikin gutxi batzuk txertatuz.
Hemendik aurrera proiektuan erabaki bat bestearen ondorioa izan zen...


















No hay comentarios:
Publicar un comentario