Taldekako lanean hasiera batetik zenbait arazo nagusi aukritu ditugu:
- HIRI-HERRI HARREMAN FALTA
Hiri eta herrian arteko harremana ez dela egokia analizatu dugu. Bata bestearen independiente dira. Herriak argi dago hirian beharra dutela eta edozertarako bertara gertutzen direla. Bestalde, hiriak ez du herrien beharrik, ez da haietara ezertarako joaten.
- BARNE-KANPO HARREMANAK
Aurretik esan bezala hiriak ez du herrien beharrik, beraz, hauen produktuak ez dira gehienetan bertara eramaten eta herriek bestelako irtenbideak aurkitu behar dituzte haien produktuak bitartekariak behar dituzte bere produktuak komerzializatzeko edota eurak zuzenean merkatuetan saldu. Hauek ere auto-hornikuntzarako erabiltzen dira.
- IRISGARRITASUNA
Aurretik aipatutako harreman falta horien ondorioz, komunikabide falta ere somatzen da. Errepide ugari daude,baina herrietan barne sartzean hauen kalitate aldatzen da eta ez dira hain egoera onean mantentzen. Bestalde, garraiobide publikoen zerbitzuak ez dira batere egokiak, herritarrrak ez daude pozik hauekin eta ondorioz, autoz mugitzen dira gehienbat (agian, traktora eta nekazaritzan erabiltzen diren garraio desberdinak).
Ezaugarri hauek oinarri moduan izanda eta hauek hobetzeko erabakiak hartu dira. Hasiera baten Gasteizen hain adierazgarriak den “Eraztun Berdea” zabaldu nahi izan da, natura izango da gure interbentzioaren oinarrietako bat eta zonalde osoan mantenduko da. Eraztunaren zabalpenarekin ibilbide bat sortuko da hiri eta herriak lotuko dituena, beti ibaiaren inguruan harreman hau sendotuko da.
U-Pick mugimendua izango da proiektu honen bestelako oinarri bat. Ibilbide osoan zehar landuko da, une oro bisitariak praktikan jarri ahal izango du eta beraiek zuzenean landuko eta hartuko dute produktua.
Binakako proiektuarekin segitzeko bi gune interesgarri identifikatu ditu: Sarrerako gunea eta Lotura gunea, bata ibilbidearen hasieran eta bestea bukaeran, konektore moduan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario