viernes, 9 de marzo de 2012

Richard Avedon

Azkenaldian asko gustatu zaizkidan zenbait argazkilari aurkitu ditut...

Richard Avedon (1923-2004) argazkilari estatubatuarra da hauetako bat , alor asko jorratu dituen argazkilari da eta agian hori izan da gehien gustatu zaidana, aukeratzekotan modan eginiko lanak dira nire gustokoenak...

Ikasketak utzi eta argazkilaritzan hasi zen.
_ Hasieran Harper´s Bazaar moda-aldizkari ospetsuan plazaratu zituen bere argazkiak, eta 21 urterekin oso ezaguna bihurtu zen.
_ New Yorkek hartu zuen Parisen lekua modaren alorrean, eta Avedon izan zen aldaketa horren argazkilaria.
_ Erretratua ongi menderatzen zuen, hala ere, nahiago zuen moda-argazkia. Haren estiloa (librea, estudiotik kanpo, kale gorrian) argazkilari belaunaldi baten eredu izan zen.
_ Estudio barruko argazkilaritzari ekin zion, eta horretan ere bere estiloa sortu zuen: fondo zuria beti eta argi asko.
_ Hurrengo urteetan erabat aldatu zuen gaiez eta estiloz: bere aitaren heriotza argazkitan jaso ondoren, Far Westeko bizimodua desmitifikatzeari ekin zion (meatzari, langile eta langabeen argazkiak), eta Vietnamgo gerrak eragindako ondorioak jaso zituen ( psikiatrikoko gaixoak...).

Edonolako eta edonongo argazkiak ditu honek, gai asko eta asko jorratu izan ditu eta bere webgunean erakusgai ditu (salseatu). Nik gutxi batzuk soilik aukeratu ditut (bere webgunetik ezin baitira hartu) ....









 Bere azkenengo urteeertan koloreak ere garrantzia hartu zuen....


No hay comentarios:

Publicar un comentario