Oraingo honetan erabileren inguruan jardungo gara, pixkanaka gunean aurkituko diren aktibitate desberdinen arteko harremanak lantzen joateko. Eskainitako programa guztiak kuestionatuko ditugu, ea ezinbestekoak diren gure gunerako eta ezin bestekoak izanez gero ea nolakoak izango diren ... Gainera, gure kasuan, hasiera batean planteatuko ideia mantenduz, hau da, espazio publikoak espazio publiko gisa funtziona dezan, "eraikina" goratzeko/lurperatzeko nahia, erabilera hauen kokapenaren aurreikuspen bat planteatuko dugu ere bai.
PROGRAMA _ Aktibitate anitzetarako espazioa
Beharrezkoak direla uste dugu, espazio hauek aukera amaigabeak eskaintzen dituztelako auzokideen arteko harremanak sendotuz. Gune hau irekia zein itxia izan daiteke. Beraz, itxia, bai goian, baita lurpean ere kokatu daiteke, baina irekia izatekotan, berriz, espazio publikoaren mailan kokatuko genuke. Hau dela eta, goiko funtzio desberdinak sortuko dituzten espazio itxiez baliatuko gara, nolabaiteko gune estali/itxiak sortzeko.
_ Txillida zentruaren biltegiarekin loturan den erakusketa-gela Gure ustez lotura hau beharrezkoa eta interesgarria da, honela funtzio-aniztasun handiagoa sortuko da. Hain argi ez duguna ea lotura hori erakusketa-gela bat izan behar den edo ez, bestelako konexio bat sortu daiteke. Kokapenari dagokionez, kasu honetan, goikaldean ikusten dugu gune hau. Bertan dagoen zentru hau behe maila okupatzen duenez goikaldetik harremana izatea interesgarria izango litzateke.
_ Mediateka eta liburutegia Interesgarria iruditzen zaigu gune hau, ikuspegi askotako informazio-gune modura erabiliko genuke. Gune honen beharrezko ezaugarriak argitasuna eta zarata eza direla uste dugu, beraz, goikaldean kokatuko dugu.
_ Auditorium
Zinema gelak (50-100 pertsonentzat)
Auditorioaren eta zinema gelen arteko harreman estua aurkitzen dugu. Bi irteera ikusten ditugu kasu honetarako: bata, auditorioa zinema gisa erabiltzea ahalbidetzea, eta bestalde, zinema gela handiago bat egingo da non auditorio batek eskainiko zituen erabilerak eskainiko zituena. Proiektua aurrera doala erabakiko dugu zein irteera aukeratu. Kokapena, beste guztien desberdina izango zen, lurpean kokatuko baikenuke, eskatzen duten argitasun eta zarata ezagatik.
Auditorioaren eta zinema gelen arteko harreman estua aurkitzen dugu. Bi irteera ikusten ditugu kasu honetarako: bata, auditorioa zinema gisa erabiltzea ahalbidetzea, eta bestalde, zinema gela handiago bat egingo da non auditorio batek eskainiko zituen erabilerak eskainiko zituena. Proiektua aurrera doala erabakiko dugu zein irteera aukeratu. Kokapena, beste guztien desberdina izango zen, lurpean kokatuko baikenuke, eskatzen duten argitasun eta zarata ezagatik.
_ Ikastaroak emateko lokalak
Lokal hauek ikastaroak emateaz gain, bestelako ekintzetarako erabilgarriak izango ziren baita ere. Adibidez, erakusketa gela gisa. Goikaldean kokatuko genituzke, kasu batzutan beharrezkoa izango duten pribatasun maila lortzeko.
_ Igerilekua 25x10
Gym eta Spa
Gym eta Spa
Erabilera hauek batu egingo genituzke, hirurak ere kirolari lotuta baitaude. Guzti hauek ere aldagelen beharra dutenez, hiru espazioetarako bakarra erabiltzea interesgarria izango zen eta ondorioz, elkarren ondoan egon beharko dute. Agian Spa eta igerilekuaren artean bakarra aukeratuko genuke gure gunean egoteko. Gune honen kokapena oraindik ere ez dugu guztiz argi. Alde batetik, kirola egiteko gune batentzat egokia izango litzateke argitasuna izatea eta kanpo harreman bisuala egotea. Bestalde, igerileku batek eskatzen duen forjatuen dimentsio handiak goikaldean kokatzea zaila litzateke.
_ Gune komertziala (dendak)
Merkatuentzako gunea
Gune bi hauek harremana badute ere, merkatu gune bat beharrezko ikusten dugu, bertan truke-espazio bat sortzeko asmoz. Baina, aldiz, gune komertziala sortzea ez dugu beharrezko ikusten. Izan ere, kaleari bizitasuna normalean komertzioak ematen badio, bertan gune komertziala trasladatzea kaleari noalbaiteko nortasuna kenduko lioke. Beraz, truke gune bat sortuko dugu, finkoa zein mugikorra izateko aukera izango duena, interbentzio txiki batekin. Espazio honen kokapena espazio publiko mailan izango zuen, trantsizioko gune batean, jendea erakartzeko nahiarekin.
Honekin aurrera segituko dugu gure proiektu berri honekin ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario