lunes, 12 de septiembre de 2011
Zer ESPERO / NAHI dugu kurtso berri honetan?
Modu on bat izan daiteke, hasteko, gure hurrengo urte hau argi eta garbi planteatzea...
Dagoeneko 4.mailan gaude eta gutxinaka gerturatzen goaz hainbesteko beldurra diogun amaiera horreri eta guretzako berria izango den lan mundu handi horretan murgiltzen hasteko...
Horretarako eman ditugu pasa ditugun 3 urte hauek eta falta zaizkigun beste horrenbeste, urtero beldur berdinakin eta ia itsu hasi ditugun urteak... Gogotsu, baina urduri, batzuk besteak baino gehiago baina denak ideia antzekoekin eta aurten suposatzen dut ez direla askorik aldatuko...
Beti buruan dugu garatzen gabiltzen gure arkitektu ikuspegia oraindik gehiago zabaltzea, gero eta erraztasun handiagoz erabili ahal izateko. Hau dena banaka, binaka, taldeka... edonola lantzen bere alde onak izango ditu eta guretzako erabilgarria izan da. Beti izan behar dugu ikasten eta ezagutzen segitzeko grina hori...
LABURTZEN... gure etorkizunean erabilgarri izango diren oinarrizko ezagutzak sendotzea dut helburu eta gutxinaka errealistagoak diren proiektuak lantzea. Jendearekin elkarlanean (taldekako lanetan) eta disziplina desberdinak parekatuz (hirigintzarekin batera lan egitea) modu on bat izan daiteke denen onurarako ikuspegi desberdinak erakustea (blog-n bidez).
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario