lunes, 12 de septiembre de 2011

PrimaverA, VeranO, OtoñO, InviernO ... PRIMAVERA



PASAIA eta NATURA, hori da aurten edo gutxienez hasieran lantzen/desberdintzen saiatuko garen bi gaiak. Aurreko urteetan noizbait sakondu dugu gai hauetan, baina badirudi askotan automatikoki biak batzen ditugula...

Horretarako aurreko astean "Primavera, Verano, Otoño, Invierno... Primavera" pelikula ikusi genuen. Ikaragarrizko pasaiaz gozatzeko aukera ematen du eta urtean zehar naturak sortzen dituen aldaketak argi eta garbi erakusten ditu. Inoiz gelditzen ez den errobera baten modura lantzen ditu pelikula honek urtaroak eta izenburuan bertan azpimarratzen du. Urtaro bakoitzak sentsazio desberdinak sortuko ditu norberan eta horrek bultzatuko gaitu pasaiaz dugun ikuspegia sortzen eta baita ere bizitzaren aspektu desberdinak ezagutzen. Pelikula hau leku bakar batean garatzen da, aldaketak are gehiago azpimarratuz, eta badirudi sentsazioak ere modu argiago batean bizitzen direla. Bertan bizi direnak, ikuspegi bat izango dute eta haien bizitza horren inguruan biratzen da eta ez dute ezagutuko inguru horretatik at dagoena, baina bertatik zerbait aldentzean (pelikularen amaieran mendi tontorrera igotzean) ikuspegia bestelakoa izan daiteke.
SENTSAZIO eta PAISAIAren artean nolabaiteko lotura bilatu daiteke...

Dauzkagun sentsazioak eta sentimenduak gure ikuspegia moldatzen dute, betidanik bizimodu bat eramaten dugu, gure jatorria erraz definitzen duena. Pasaia horrelakoa izan daiteke, gure kulturaren adibide izan daiteke eta gure bizimoduak bertan izan dituen eraginen erakusle argia...

No hay comentarios:

Publicar un comentario