martes, 28 de febrero de 2012

Gasteizko Alde Zaharreko proiektuaren banakako azken ematea

Hemen dugu hilabete honetan garatu dugun proiektuaren emaitza. Ariketa azkarra izan arren, ahal den moduan, hainbestetan errepikatu dudan BASOAren metafora arkitektura proiektu batean garatzen saiatu naiz. 

Gasteizko Alde Zaharrean Eraztun Berdea sartzeko nahia argi eta garbi ikusten da. Baso baten bidez barneratuko da, hala ere metafora gisa gelditu da. Behin proiektatzen jartzean, metafora hau ibilbide osoan ondoan mantenduz, adierazteko modu desberdinak analizatu dira eta azkenean modu abstraktuago batean adierazi da, arkitekturarantz bideratuz. Eraztun Berdea dela eta, proiektua ahal den ekologikoena egitea izan da beste erronka. 


Baso sentsazioa sortzen saiatu naiz eta burura etortzen zaidan lehenengo hitza NAHASMENA da, eta hau adierazi nahi izan dut. Nahasmen honen barruan ordena egotea komeni da proiektuaren gerorako garapenerako, beraz, bai zuhaitzak, baita eraikinak ere, erretikula baten bitartez antolatuko dira. Erretikula hau partzela osoan zabalduko da eta honek lan-eremua finkatuko du, bestelako trataera desberdina izanez, kalearen antzekoa, baita hormigoizkoa, baina kolore ilunago batez. Erretikula honetan, esan bezala, guztia antolatuko da modu orekatu batean, baina gune zabalagoak aurkituko dira zenbait puntutan, espazio gehiago behar duten erabilerendako.





                                               ZUHAITZ MOTAK ETA PLATAFORMAK 

"Zutabe" mota desberdinak (bai tamainan eta baita forman ere) erabili dira baso sentsazioa sortzeko eta metafora aurrera eramanda, baina beste modu batean, adibidez, arbolak ez baitituzte goiko kopa.

Guzti hauei nolabaiteko erabilera eman zaie, eta modu honetan jendeari erakargarriagoa egiteko pausoa eman da. Zutabeak biltegiak, argiztapena.... izan daitezke, joku polita sortuz partzela osoan banatua.


Zutabe hauen bidez basoaren metafora are gehiago sendotzeko, hauetara igotzeko aukera ere eman nahi izan dut, beraz, zuhaitzen goikaldean plataformak kokatu ditut, beste gauza batzuen artean, ikuspegi desberdinez gozatzeko aukera izango genuke. Goian ditugun moduan, behealdean ere plataforma antzekoak kokatuko ditugu, tamaina txikiagokoak izango direnak eta eserleku moduan erabiliko dira.


Plataforma hauek, gainean kokatzen diren eraikinak bezala, espazio estaliak sortzen dituzte. Espazio estali hauek edozein garaitan erabiltzeko aukera ematen digu. Baita zenbait zutabek ahalbidetzen diguten toldoarekin.
                                                                                             ERAIKINAK

Bestalde, eraikinak ditugu, hau izango dira gunean egongo diren txokorik "itxienak". Kasu honetan baita lur mailan edo zuhaitzen gainean aurkitiko ditugu. Lur mailan txikienak aurkituko dira, biltegiak eta komunak direla kasu. Goikaldean erabilera publikoagoak dituzten erabilerak egongo dira. Erakin arinak sortzeko nahian, aldamioez eta azal batez osaturiko kuboak sortu ditut.


Montaia oso erraza izango da, aldamioez eta azal batez soilik eraikitzen diralako. Erraza izateaz gain oso azkarra eta moldagarria da, ez dago inolako arazorik gehiago egin edota moldatu nahi badira.




Eraikintxo hauen barne banaketa guztiz librea izango da (erabilera guztiz libreak diren moduan).




Gune "itxiak" izango dira, baina erabilitako fatxada dela eta barne-kanpo harremana erabat egokia izango da, bai kanpotik baita barnera ere ikuspegi guztiz librea izango litzateke, zintak opakoak edota zehar-argiak baitira.Baita ere, zintez osatuta dagoenez, harreman hau are gehiago hobetuko duen ezaugarri bat gehitu zaio, zinta hauek edozein momentutan kendu ahal direlako.


Guzti honetan argi ikusi dezakegu beste puntu askoren artean:

_ Edozein momentutan eta egiten duen eguraldia egiten duelarik erabili ahal den gunea dela, hau da, 24 orduz zabalik egongo da, ez baitago inolaz ere mugatuta eta espazio irekiak zein itxiak ditu, estali gabeak zein estaliak...

_ Erabilera guztiz libreak dira, gune irekiak zein itxiak, estaliak edota estali gabeak, handiagoak edo txikiagoak...
       - Erakusketa zuhaitzen artean tirak sortuz
       - Jan, edan, musika entzun, irakurri ... nahi den gunetan, bai lur mailan bai    
         plataformetan, bai estalirik edo ez....
       - Dantza, hitzaldiak ... espazio irekiak eta itxiak, beharren arabera. Gainera 
         palkoak ahalbidetzen dira.... 

_ Momentu guztian mugimenduan egongo den proiektua izango da, errealitatean basoan gertatzen den moduan, zuhaitzak eta eraikinak hazteko aukera argia dute.

 












No hay comentarios:

Publicar un comentario