Aurretik aipatu dudan moduan ikuspegi desberdinak behar dira, bai Gasteizko proiektu berri hau egiteko, baita bestelako edozein proiektu bat egiteko... Gure kasuan, Gasteizko alde zaharraren gure interbentzio gunean, umeak, gazteak, helduak, adin nagusiko jendea ... erabiltzaileak izango baitira.
Aurretik adin nagusiko pertsonen ikuspegia ikusi genuen "La huella de Carmela" bideoaren bitartez, hemen zenbait pertsonen bizitza ikusteko era desberdinaz ohartzeko aukera izan genuen...
Orain honetan umeak izango dira protagonistak, arkitekto txikitan bihurtuko dira eta nagusiekin batera hiriaren ikuspegia landuko dute, baita haien beharrak asetzeko nahiarekin. Kasu honetan, gure proiektu berri honetan hain garrantzitsua den maketa ere landuko dute txiki hauek, modu xelebre batean. Talde baten proposamena da, umeen parte-hartzea bultzatzeko eta baita beraien beharrak asetzeko era ere...
http://www.laciudadviva.org/TV/otros/Documentales/transformaciones_urbanas.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario