Bigarren proiektu hau ere Gasteizekin harreman zuzena du, baina kasu honetan Gasteizen bertan kokatzen da, alde zaharraren erdian, Cuchilleria kaleko 28 zenbakian dagoen partzela huts batean, hain zuzen ere. Baldintza argi batzuk daude oraingo honetan:
1_ Baldintza:
24 ORDUZ FUNTZIONAMENDUAN ETA IREKIA den espazioa.
2_ Baldintza:
Eraikinak tokiko biztanlegoaren arteko INTERAKZIOA bultzatzea
du helburu.
3_ Baldintza:
Erabilera aunitzek osatutako espazio indeterminatua.
… Erakusketa bat antolatu daiteke, baina ez da galeria edo
museo bat
… Irakurri daiteke, baina ez da liburutegi bat
… Jolastu daiteke, baina ez da ludoteka bat
… Dantzatu daiteke, baina ez da diskoteka bat
… Edan daiteke, baina ez da taberna bat
… Herri-bazkaria antolatu daiteke, baina ez da jatetxe bat
… Hizketaldi bat eman daiteke, baina ez da auditorium bat
… Konektatu zaitezke, baina ez da lokutorio bat
… Otoi egin daiteke, baina ez da eleiza edo mezkita bat
… Eguzkia hartu daiteke, baina ez da solarium bat
…
Espazioak gaitasuna izango du aktibitate desberdinak aldi berean
jaso ahal izateko.
4_ Baldintza:
Proiektua garatzeko denbora -> Hilabete bat _ Otsailaren 28a
emate-eguna da.
5_ Baldintza:
MAKETAN lan egingo da.
Lehen hausnarketak
Bertara bisitan joan ginean egia esan ez ninduen batere harritu tokia, alde zahar baten kokaturik daogen lurzoru ohiko bat da. Behin zerbait egon zen gune huts bat da, nahiz eta auzokideak momentu eta modu askotan berriro bizitza lortu dezan gune bat sortzeko nahia izan, ez dute lortu.
Esan bezala, alde zaharretako partzelak gehienetan oso estuak dira eta kasu honetan ere honela gertatzen da. Lau alboetatik guztiz mugatutako lurzorua da, gehienbat ezkerrean eta eskuinean egoera nahiko txarrean dituzten bi fatxadengatik. Atzealdean nolabaiteko irteera bilatzen saiatuko naiz, nahiz eta distantzi gutxira izan hurrengo etxean, aireztapena egoteko moldatuko dut. Aurrealdea da modu batean airea hartzen laguntzen dion zonaldea, kale nagusia bertatik pasatzen da. Bertan dago mugimendu gehien non komertzioak, tabernak eta bestelakoak kokatzen diren. Goikaldetik ez dago mugatuta, infiniti eraiki daiteke gorantz nahi bada.Egoera nahiko txarrean kokatzen den gunea da. Auzokideak askotan saiatu dira leku horri berriz ere bizia ematen, milako moduz, baina inoiz ez dute lortu.
Pil-pilean dagoen "Cuidad Neutra en Carbono" mugimendua nire proiektuan barneratu nahiko nuke. Ahal den ekologikoen bihurtu nahi dute gune hori. Nahiz eta denbora eskasa izan proiektua garatzeko, ahal den neurrian erabaki ekologikoak hartu nahi ditut, baita ere material birziklatuaz lan egin.
Hain ezaguna den Eraztun Berdea gehienbat nire ustez Gasteiz inguruan ematen da eta baita zonalde berrietan ere, baina ez alde zaharrean bezalako lekuetan. Aurreko proiektuan inguruko herrietara zabaldu genuen moduan, oraingo honetan Gasteizen barneratzen saiatuko naiz.
Erabilerei dagokionez, ez ditut erabilera finkorik egin nahi, argi daukat ez direla funtzio desberdinak egin ahal izango direla leku berdinetan. Jendea bertan nahi duen moduan jardutea nahi dut, betiere guztien edo gehienen nahiak asetuz, ume, gazte, heldu zein adin nagusikoen nahiak. Libre ibiltzeko gune jarrai mugagabea sortuz, edonoiz bertan egoteko aukerarekin. Inguruko eraikinei ere oztoporik ez dio jarri proiektu honek.
Natura modu berezi batean Gasteizen barrena sartuko dut, mugagabetasuna erabiliz eta jendearentzat edonoiz eta edonola aukera anitzak eskainiz ! Kontrastea sortuko duen interbentzioa izango da !

No hay comentarios:
Publicar un comentario