miércoles, 15 de febrero de 2012

Italiatik bidaiatzen....

Orain dela aste bi, azterketak amaitu ondoren, kuadrillako batzuk Boloniara joan ginen, bertan kuadrillako bat Erasmus egiten baitago; momentu eta leku perfektua zen deskonektatzeko ....

Bolonian bertan ibili ginen gehienbat, esaten da Europako portiko gehien dituen hiria dela eta zin egiten dut egia dela, izugarria da. Nahiz eta normalean han ia euririk ez egin, bertan ez genuke aterkirik behar ! Baita bestelako leku batzuk bisitatu genituen Bolonian bertan eta hirian zehar ezkutatzen diren 7 sekretuak ezagutzeko aukera izan genuen...








Egunetako batean Venezia joatea erabaki genuen, bisitatu beharreko lekua da, ez nengoen egonda eta oso polita iruditu zitzaidan. Xarma berezia dauka eta bertan turismoa egiteko aprobetxatu genuen....











Azkar pasa ziren 4 egunak, baina gutxienez, deskonektatzeko eta paisaiaz aldatzeko aukera izan zen !

No hay comentarios:

Publicar un comentario