domingo, 26 de febrero de 2012

Zer da METAFORA eta zer ARKITEKTURA ?

Metafora eta arkitektura lotura dute, baina desberdindu behar dira. Azken zuzenketaren ondoren, metafora alde batera uztea eta aurrera segitzean gelditu ginen (nolabait presente izanda betiere hala ere).

Arkitekturako proiektu bat: jendea erakarri behar du, beraz, egin beharrekoa beti jendearen nahietara egokitzea da. Gauza denek zentzu bat izan behar dute, nolabait eginbehar bat...

Beraz, esan bezala, basoaren zuhaitzen metafora albo batean presente izanda, arkitekturaren ikuspegira begiratu behar dugu, zuhaitz denek arkitektura proiektu bat egiteko bidea hartu behar dute . Modu honetan, guztiek zergati bat izan behar dute eta honetarako funtzio bat egokituko zaie. Funtzio guzti hauek proiektuaren dinamikarako eta borobiltzerako fabore egin behar die.

Bestelako zergati bat ekonomia izan daiteke adibidez, argi dago proiektu honek kostu handia izango duela (seguraski errealitatean ez zena egingo); beraz, lagun diezaiogun proiektu honi beste alde batetik positiboki lagunduko dioten ezaugarriak gehitzen eta kostu horri "erantzun" emanez.

METAFORA -> Basoa eta hau osatzen duten zuhaitzek.
ARKITEKTURA -> Basoaren desorden eta definizio ezaren sentsazioa, betiere (gizakiak nahi duenean) hazten dagoen gunea, bai eraikinak baita "zuhaitzak" ere (metafora mantenduz), baina  arkitekturan zuhaitzen kopak desagertu dira zutabe bihurtuz, material desberdinak erabili dira eta funtzioak eman zaizkie "zutabe" guztiei. Esan bezala arkitektura proiektuari erantzun emateko.

Momentu oro mugimenduan dagoen proiektua izango da:
_ Arbolak hazteko eta gehiago jartzeko aukera
_ Eraikinak hazteko, aldatzeko, irekitzeko edo ixteko, kanpo/barne harremana,zintak jarri/kendu...
_ Erabilerak edonon edozer egin daiteke eta erabilerak libreak ....

Guzti hau gehienbat gizakiaren esku egongo da...

1 comentario:

  1. Metaforatik, itxuraz gain, helburu gehiago hartu dituzu: zuhaitzen itzalpe-sentsazioa berreskuratu (uretatik babesteko, eguzkitik babesteko), basoaren aldakortasuna, zuhaitzen altueran egoteko egoerak (ikuspegi anizkoitzak, erabilera berriak), zuhaitz "motak" sortu ekipazioen arabera...

    ResponderEliminar