lunes, 6 de febrero de 2012

REAKT kolektibo taldea_ Matsarian zerbait gertatzen ari da


Eibarko Portalea kultur zentroan egon da unibertsitateko talde batek eskainitako esposaketa interesgarri bat. Eskolan aurkeztu izan zen lan hau eta hain gertuko lekuaren analisia egitean asko interesatu zitzaidan. Ezin dugu askotan gure herrien bertan eginiko interbentzio baten proiektuaren lan prozesua hain modu gertuan ezagutu. Gaineara, nahiz eta eskala guztiz desberdinak izan, gure proiektu berrirako nolabaiteko inspirazioa eragin ahal zidala pentsatu nuen...


Matsaria Eibarren kokatzen den auzo bat da, egia esan nahiko baztertua dagoena, bertan gehienbat industria dago eta asko abandonatua gainera eta hauetan gazte lokal ugari aurkitzen dira.


Unibertsitatean master bat egiten dauden 5 taldek parte hartu dute eta beraien proiektu desberdinak aurkeztu dituzte, guztiak oinarri eta azterlan beretik abiatuz... Modu interesgarria iruditu zitzaidan amankonetik hasita, agertu daitezkeen ikuspegi desberdinak argi eta garbi ikusi ahal zirelako...







Jendearen beharrak aztertzearen nahia izan da erakusketaren oinarria, jendearen parte-hartze zuzena izan da. Esposaketan hasierako analisia eta landutako 5 proiektu desberdinak daude, Matsariari buruzko film bat denbora osoan proiektuta dagoen bitartean. Gainera, aurretik esan bezala jendearen parte-hartzea sustatzeko bi aukera zeuden: bata kartoitxo batzutan Matsariarako norberaren nahia apuntatzeko eta beste guztiekin batera zintzilikatzeko esekitoki antzekoa eta baita lau panel desberdinetan, lau galdera desberdin bakoitza 4 erantzun desberdinekin (bakoitza kolore bateko gometz batekin) eta norberak bere erantzunaren gometzaren kolorea kokatzen zuen bertan; modu honetan, jendearen ematzek kolorez betetzen zuten pareta.


Irtetzean, galdetegi bat betetzeko aukera bat ematen zizuten, kontaktuan jarraitzeko aukerarekin ... Eskuman proiektu denetan jorratzen ziren puntu komunak agertuz....




No hay comentarios:

Publicar un comentario