JORGE LUIS BORGES , "La muerte y la brújula"
Testu honen esanahiaren analisian bururatzen zaizkidan lehen hitzak: errrepikapena, iluntasuna-argia, hutsa, mugagabetasuna ... Azkenean espazio batean bizi gara eta hau batzutan bere ezaugarrien arabera sentsazio desberdinak eragiten dizkigu. Borges-en kasu honetan nire ustez espazio ezinegon bat deskribatzen digu, gu agobia gaitzakeen espazio bat, ohituak ez gauden espazio bat, argi eta garbi definitu ezin dena....
Hitz zerrenda guzti hau oinarri izanda lan egiten duten artista asko eta asko aurkitzen ditugu, esan genezake mundu irreal bat sortzen duten artistak direla. Jendearengan ilusioak, sentsazioak, egonezina.... sortzea gogoko duten artista ugari.
Hauetako bat Jean François Rauzier argazkilari frantsesa aurkitzen dugu. Izugarrizko collage-k egiten dituena, artea eta argazkilaritza ulertzeko era berri bat sortuz...
Adibidez, ilun-argi jokoa sortzen duten irudiak gustoko ditu, sentsazioak bilatzen ditu beti. Denak saiatuko gara bere argazkietan bukaera bilatzen baina ez da inon egongo.
Baina badaude baita ere aurretik aipatu den mugagabetasun hori adierazten duten bere argazki asko, inon ez dugu muga ikusiko ... Baita ere Borges-ek aipatutako errepikapena ere ikus daiteke....
Besteak beste, baita ere ezagunagoa den M. C. Escher artista aurkitzen dugu, bere errealitate irreala sortzen saiatu zen une oro berri marrazki landuekin... aurretik aipatutako ezaugari denak betetzen dituena....





No hay comentarios:
Publicar un comentario