Oinarrizko idearekin aurrera segituko dut...
BASOA Eraztun Berdea hirian barrena sartuko dut, modu berezi
batean, modu abstraktuago batean... Zuhaitzetatik soilik
enborrak hartuko dira. 24 orduak zabalik egongo zen
gunea izango da eta edonork erabil dezake, erabilera
anitzak nahasiz.
ALDAKETAK (orokorrean)
Kontuan hartzeko lehen hausnarketa, basoak une oro hazten doazela kontrola beharko genuke, ezaugarri hori erabiltzako eraren arabera, onuragarri edo kaltegarri izango litzateke. Nik positibotzat hartu dut, altuera gehiago hartzeak, grada / plano gehiago gehitzera eramango ninduen eta.
Basoan antolatzeko momentuan, desordena (honek beti du orden bat) sortu, ez utzi gune argiak, ibilbide argirik ez utzi. Hala ere, oraingo zuzenketarako nuen retikula mantenduko dut, horren arabera guztia antolatuz.
Enborrak antolatzean, batzuek bestekin lotu ahal izango ziren "zutabe" sendoagoak sortuz, bertan sostengatuko zen erabileraren arabera oso onuragarri izango zena. Honek sortuko du, lurzoru osoan agian gune kontzentratuagoak sortzea. Agian planteatu beharko zen, kontzentrazioa hori goian gehiago eragitea behean baino.
Enborrak auto-portanteak dira, beraz, nolabaiteko erabilera eman beharko zitzaien. Erabilerendako gune bereziak (eraikintxoak), enborrekin bat egin dezakete (zuhaitzetako etxexoak balira moduan). Behealdea libreagoa geratuko litzakete eta basoa jarraiagoa izango litzateke (egia esan, eraikintxoak nahiko gainazal okupatzen dute).
Erabilerak gutxi gorabehera definitu, gerta daiteke nolabaiteko indefinizioa gertatzea, hau da, leku batzuk erabilera desberdinetarako erabili ahal izatea. Beti taimanak eta kapazitatearen ezaugarraiak kontuan izanda. Adibidez, musika talde batek jotzen badu, enborretan kokatzen badira gune itxiak, ikusleen kokapena analizatu beharko zen, goian, behean, inguruko arboletako palkotan...
MANTENDUTAKOA
Aurretik aipatu den moduan oinarrizko idea mantenduko da: BASOA.
Erabilera desberdinak emango dira eta gune hauek modu desberdinean planteatuko dira:
_ AIRE LIBREAN - Goian (plataformak)
- Behean
_ ITXIAN
Bestelako ideia nagusiak mantenduko dira, baina aldaketak jasango dituzte...
Fatxadentzat nuen ideia nagusia mantenduko dut, aurretik esan bezala agian ezin ditugu ikuslego guztia eraikintxoaren barnean sartu, beraz, kanpoan egongo balira, interesgarria izango litzateke.
Kolorearen ideia gustatzen zait, agian ibilbideak adierazteko erabili ahal izango nituzko edota soilik, kolore kontraste bat sortzeko.
Argiaren eta instalazioen aldea planteatu beharko nintzateke....







No hay comentarios:
Publicar un comentario