jueves, 23 de febrero de 2012

Basoarekin aurrera....

                                         Azken zuzenketara eramandako materiala

Aurrekoan esan moduan, gure partzelan "basoa" integratzeko erretikula bat erabili behar dut. 1x1 metroko erretikula izango da, Cuchilleria kaleko eta alboetako partzelen ardatzak mantenduz. 


Erretikula hau espazio guztia antolatzeko balio izango digu, eraikintxoak eta "zuhaitzak" honen arabera kokatuko ditugu. "Zuhaitzak" modu desordenatuan kokatuko ditugu, hala ere, erretikulari esker antolamendu ezkutu bat izango du. Bestalde, eraikinak bestelako eskala batekoak direnez, karratu gehiago beharko dituzte. Batzuek lur mailan kokatuko dira, txikienak, biltegiak eta komuna direnak; eraikin handienak, aldiz, erabilera anitzeko guneak izango direnak, "zuhaitzen" gainean kokatuko dira, hauen egitura lana eginez. 


Elementu guzti hauen altuera desberdinak izango dituzte:
    _ZUHAITZAK   3, 4, 5 eta 6 metrokoak izango dira. Erabilera anitzen
                     erakinen inguruko eraikinak izango dira altuera gehien
                     izango dutenak (geroko plataformentzat), baita 
                     aurrealdeko sarrerakoak ere.
    _ ERAIKINAK     lur-mailakoak  2 metro izango dituzte, ez baitute 
                                          gehiago behar.
                                altuerakoak 3 metro izango dituzte, erabilera 
                                        publikoagokoak baitira.


Guztia antolatua dagoen momentuan, plataformak kokatuko dira. Behealdean kokatuko dira banku sinpleak izango balira bezala, orube osoan zehar (marrazkian ez dira agertzen). Bestalde, plataforma esanguratsuenak goikaldean kokatuko dira. Bi gunetan gehienbat: atzekaldean, plataforma gune bat sortuz, batetik bestera pasatzeko aukerarekin, baina altuera desberdinetan; eta eraikinen inguruan, eraikinen "transparentzia" dela eta, barneranzko ikuspegi bat ahalbidetzen du eta palko modura lan egingo zuten. Plataforma hauetan, bai goikaldekoetan, baita lur mailakoetan ere, erabilera ugari eman daitezke, inolako mugarik gabe: irakurra, jan, edan, lo egin, eguzki hartu... 


_"Zuhaitzen" analisia

"Zuhaitzak" Corten altzairuzkoak izango dira eta forma biribila izango dute. Lurrean zapata antzeko batekin lotuko da, lotura sendoa sortuz, zenbat kasutan guztiz beharrezko baita. 

Aurretik esan bezala, tamaina desberdineko "zuhaitzak" egongo dira eta hauen tamainaren arabera forma desberdinak izango dituzte. Forma hauen arabera funtzio desberdinak izan ditzakete eta gainera fabore bat egingo dio, adibidez, batzuk argiztapenerako erabili ahal izatea. *(modifikazioa)

Plataforma izango duten "zuhaitzek" besteen berdinak izango dira itxuraz, goialdean plataforma kokatzeak desberdinduko die. Plataformaren plakaran (Corten) eta zutabearen arteko lotura soldaduraz egingo da, gerora plakaren gainean egurrezko xafla batzuk gehituko zaizkio, erosotasunaren eta samurtasunaren aldekoak.


Plataformara igotzeko komunikazioa eskailera sinple batzuen bitartez egingo da. Eskalatzen gindoazen bezala igo beharko ginake. Hauek ere Cortenezkoak izango dira eta soldaduraz lotuko dira. *(modifikazioa)


Orri honen azpialdean ikusi dezakegun bezala, partzela osoan gune desberdinak izango dira, inolako banaketarik gabe. *(modifikazioa)

_Eraikinen analisia


Eraikinaren montaia berdina izaten mantenduko da, aldamioa egingo da lehenengo eta gerora azala jarriko zaio, Aluzinc materialezkoa. Aldamioa egiteko modua guztiz sinplea da eta baita azkarra ere. Azala gainean kokatuko da eta muturretan grapatu egingo da.


"Zuhaitzek" eutsiko dute eraikina eta lotura zuzena izango dute tarteko elementu bati esker. Zutabeen arteko loturako elementuak egongo dira (Cortenezko "habeak-habexkak"), azpialdean sare antzeko bat sortuz, nolabaiteko sendotasuna eskeiniz. Zenbait kasutan zutabetik adarren bat gehiago urtengo da, sendotasun gehiago emateko (detaile batzuk daude orrietan).


Eraikin handiena ere modu berdinean egingo da, hala ere, beheko sarea desberdina izango da, beheko zutabeen ("zuhaitzen") kokapena dela eta.

Ikus dezakegun moduan, aldamioan eta zutabea modu errazean lotuko genuke,   tarteko pieza bat esker, gainera fatxadaren azal sentsazioarekin guztiz disimulatzen da. Aluzinc materialaz egingo da azal hauen eta guztiz moldagarria denez, edonola kokatu daiteke.


                                   Zuzenketa ondorengo proposamen gehiago
                                                                      * (modifikazioak)

_ Espazioaren antolaketan gune zabalagoren bat sortu, biltzeko guneak-
         - Agian kolore batekin mugatu

_ "Zuhaitz" guztiei erabileraren bat eman (orain hartu gutxi batzuk bakarrik zuten beharra).
         - Toldoa gorde
         - Toldoa sostengatu
         - Iturria
         - Kalefaktorea
         - Eraikinen sostengu
         ...
Hau da, erabilerak finkatu.
Jendea are gehiago erakartzeko modua izan ahal da.

_ Eraikuntza xehetasuna (eraikinaren babesa...)

Kolore markaren bat sartu.


1 comentario:

  1. Zenbait "hiri-zuhaitz" proiektu:
    http://www.sostenibilidadyarquitectura.com/index.php/arboles-urbanos
    "Zuhaitz" eta "baso" metaforak arkitektura bilakatzen direnean... nola ber-definitzen dira? zer du zuhaitzetik eta zer arkitekturatik?

    ResponderEliminar